Bilboko Ondare aretoan | Salestarrak Magale Urnieta

Bilboko Ondare aretoan

Berriak

Idazkeraren historian erabili izan diren paper motak, horien osagaiak edota enkuadernatzeko sistemak ezagutzeko aukera izan dute.

Urnietako Salestar Ikastetxeko Inprimaketa Grafikoko ikasleak (Erdi Maila) eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoak Bilboko Ondare Aretoan izan dira idazkeraren historia ezagutzen. Zehazki, idazkeraren historian zehar erabili izan diren paper motak ezagutu eta gertutik ikusteko aukera izan dute. Era berean, urte hauetan guztietan zehar erabilitako enkuadernazio sistemak ere aztertu ahal izan dituzte.

Zikloetan ikasten duten materiarekin zuzenki lotuta dago ikusi ahal izan dutena. Izan ere, ikasten ari diren Lanbide Heziketako zikloetan inrpimaketa motak, enkuadernazioak eta aurkezpen sistemak lantzen dituzte, besteak beste.
Erakusketan, 1605ean Juan de Cuestak inrpimatu zuen Quijoteren lehen edizioa ikusi zuten, edota Cristobal Plantinoren Frantziako inprentan sortu zen historiako lehen atlasa, 1588koa.