"Bidean bat" inaugurazio ekitaldia | Salestarrak Magale Urnieta
Salestarrak

“Bidean bat” inaugurazio ekitaldia

Berriak

HAINBAT URTEKO UZTARTZE-PROZESUAREN AURKEZPENA

  • Jardueraz beteriko‘Bidean bat’ aurkezpen ekitaldia antolatu dute Urnietako Salestarrek, ‘Presentación de María’ eskolarekin orain lau urte hasitako bateratze-prozesua plazaratzeko.
  • ‘Ametsen lorategia’ inauguratuko dute ekitaldian, eskolako jolastokia aberastu duen ‘Magale Auzolanean’ proiektu zabalaren erakusgarri.

Duela lau urte ‘Presentación de María’ Haur Eskola eta Lehen Hezkuntzako eskola eta ‘Salesiarrak Urnieta’ –DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketa- ikastetxeak elkarri laguntzen eta koordinatzen hasi ziren. Orain, uztartze-prozesuaren ondoren, ‘Salestarrak Magale Urnieta’ izenaren pean bateratu dira eta titularitatea Salestarren esku geratu da.

Honez gain, urrats bat aurrera eman dute familiengana hurbiltzeko eta euren laguntzaz jolastokia goitik behera aldatu dute ‘Ametsen lorategia’ sortuz. Hori guztia azaltzeko, jardueraz beteriko aurkezpen-ekitaldia antolatu dute.

  • EGUNA: larunbata, urtarrilak 28
  • ORDUA: 11:30
  • LEKUA: Salestarrak Magale Urnieta (San Juan, 1)
  • Bertaratuko dira:
      • Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza diputatua
      • José Ignacio Asensio, Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidr. diputatua
      • Jorge Segurado, Urnietako alkatea
      • Urnietako hiru alderdi politikoetako zinegotziak
      • Maria Eugenia Iparragirre, Kristau Eskolako zuzendaria
      • Mikel Pagola, Urnietako alkate ohia

Ikasleak, irakasleak, familiak eta nola ez ikasleohiak gonbidatuta zaudete. Parte-hartzaileen kopurua jakin behar dugu, ekitaldia behar den bezala  antolatzeko. Animatzen bazara, eskertuko genizuke galdetegi hau betetzea.

EGITARAUA:

  • Ongi etorria eta “Ametsen lorategira” bisita
  • Hezkuntza-etapa bakoi tzeko ordezkari bat egongo da
  • Gure proiektuaren inaugurazioa eta aurkezpena
  • Musika emanaldia
  • Hamaiketakoa