Bidean bat ekitaldia | Salestarrak Magale Urnieta

Bidean bat ekitaldia

Berriak

  • Jardueraz beteriko ‘Bidean bat’ aurkezpen ekitaldia antolatu dute Urnietako Salestarrek, ‘Presentación de María’ eskolarekin orain lau urte hasitako bateratze-prozesua plazaratzeko.
  • ‘Ametsen lorategia’ inauguratuko dute ekitaldian, eskolako jolastokia aberastu duen ‘Magale Auzolanean’ proiektu zabalaren erakusgarri.

Duela lau urte ‘Presentación de María’ Haur Eskola eta Lehen Hezkuntzako eskola eta ‘Salesiarrak Urnieta’ –DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketa- ikastetxeak elkarri laguntzen eta koordinatzen hasi ziren. Orain, uztartze-prozesuaren ondoren, ‘Salestarrak Magale Urnieta’ izenaren pean bateratu dira eta titularitatea Salestarren esku geratu da.

Honez gain, urrats bat aurrera eman dute familiengana hurbiltzeko eta euren laguntzaz jolastokia goitik behera aldatu dute ‘Ametsen lorategia’ sortuz. Hori guztia azaltzeko, jardueraz beteriko aurkezpen-ekitaldia antolatu dute.

  • EGUNA: larunbata, urtarrilak 28
  • ORDUA: 11:30
  • LEKUA: Salestarrak Magale Urnieta (San Juan, 1)
  • Bertaratuko dira:

Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza diputatua

José Ignacio Asensio, Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidr. diputatua

Jorge Segurado, Urnietako alkatea

Urnietako hiru alderdi politikoetako zinegotziak

Maria Eugenia Iparragirre, Kristau Eskolako zuzendaria

Mikel Pagola, Urnietako alkate ohia

Ikasleak, irakasleak, familiak eta nola ez ikasleohiak gonbidatuta zaudete. Parte-hartzaileen kopurua jakin behar dugu, ekitaldia behar den bezala antolatzeko. Animatzen bazara, eskertuko genizuke galdetegi hau betetzea.

EGITARAUA:

  • Ongi etorria eta “Ametsen lorategira” bisita
  • Hezkuntza-etapa bakoi tzeko ordezkari bat egongo da
  • Gure proiektuaren inaugurazioa eta aurkezpena
  • Musika emanaldia
  • Hamaiketakoa