Bertsolaritza ikastetxean
Maiatzaren 2an, arratsaldeko 17:00etan Salestar Ikastetxeko antzokian, kurtso amaierako Bertso Jaialdia ospatu genuen. Urteroko legez, Gipuzkoako Bertso Elkartea eta Urnietako Udalaren laguntzaz, Presentación de María Ikastetxeko 5. eta 6.mailako eta Salestar Ikastetxeko DBH 1. mailako ikasleek, astero-astero bertsolaritzako klasea jaso dute Jokin Labaien eta Unai Ormaetxea bertsolarien eskutik.
Ikasturteko lanketa hori jendaurrean azaltzeko helburuarekin, azken asteetan hainbat bertso sortu ikasleek beraiek eta saio zoragarria prestatzen ari dira, plazagizon eta plazemakume galantak zirela erakutsiz.