Bertsolariak Gaztedi Astean
Badoa Gaztedi Astea aurrera eta ekintza bereziekin jarraituz, gaurkoan bertsolariak izan dituzte ikasleek aurrez aurre eta ez gainera edozein. Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin etorri dira, lehenengoa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkeneko txapelduna eta bigarrena berriz finalista.
Bi emanaldi eskaini dituzte, lehenengoa DBH-ko ikasleentzat eta bigarrena Batxilergo eta Lanbide Heziketakoentzat. Lehenengo saioan, bertaratutako ikasle batzuk ere animatu dira, bertsolari txapeldunei puntuak eta errimak ematen berauek jarraian bertso ederrak kantatzeko.
Saioari amaiera ikasleen albora inguratuaz eman diote, bata eta besteari bertso ederraskoak abestu dizkielarik. Bertaratutako ikasle eta irakasleek gozatu ederra hartu dute beraien bat-batekotasuneko trebezia ikusirik.
Eskertzekoa izan da ikastetxera gerturatu izana, beraien agendak bete-beteak izaten dituztelako.