Asier Kidam magoa | Salestarrak Magale Urnieta
Asier Kidam

Asier Kidam magoa

Berriak

Asier Kidamek magia egin du On Bosko Kultur Astean

Mago gasteiztarrarekin amaitu dira Urnietako Magale ikastetxeko On Bosko Kultur Astearen harira antolatutako heziketa orduak.

On Bosko eguneko festaren bezperan amaitu dira heziketa orduak eta Asier Kidam magoarekin izan da. Bi ikuskizun eskaini ditu, bakoitza ordubete ingurukoa eta tentsioan mantendu ditu ikuskizunaren testigu izan diren ia bostehun ikasleak. Suarekin “jolastu” du, paper soil batzuk hogei euroko bilete bilakatu ditu edota ikasle baten oinetakotik zapi bat ateratzea lortu du. Ikuskizun guztian zehar beharrezkoa izan da ikasleen partehartzea. Guztiek ilusioz parte hartu dute iradokitako trukoetan eta momentu “ederrak” igaro dituzte barre eta txalo artean.

Ospea duen magoa

Gaztea, dinamikoa eta azkarra. Asier Kidam ezagunagoa bihurtu da uda honetan, bera izan baita “Gure Zirkua” lehen euskal zirkuko mago ofiziala. Herri eta hiri askotan zehar ibili da hainbat hilabetetan zehar bere magia eta ilusioa zabalduz.