Batxilergoko ikasleak Penpal proiektuan | Salestarrak Magale Urnieta
1go Batxilergokoak

Batxilergoko ikasleak Penpal proiektuan

Berriak

Urnietatik Estatu Batuetara. Batxilergoko 1go mailakoak Penpal izeneko proiektuan daude.

Batxilergoko 1.mailako ikasleek  Penpal izeneko proiektu batetan parte hartu dute. Proiektu hau beste herrialde batetako ikasleekin gutunak elkarbanatzean datza. Gure ikasleak Estatu Batuetako Maryland estatuan kokatuta dagoen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin jarri dira harremanetan. Ikastetxearen izena North Harford High School da, hain zuzen ere. Lehendabizi ikasle amerikarrak jarri ziren gurekin harremanetan. Gaztelaniaz idatzitako gutunez gain beste zenbait gauza ere bidali zituzten, hala nola, gozokiak, Halloween egunerako apaingarriak, ingelesez idatzitako olerkiekin osatutako liburuxka bat…

Geure ikasleek ere ilusio handiarekin kaxatxo bat prestatu dute Estatu Batuetara bidaltzeko, Euskal Herrian oso ohikoak ditugun gauzatxo eta jokoak, Ingeleseko klasean idatzitako gutunak, Gaztelaniako klaseetan beraiek sortutako olerkiekin osatutako liburuxka bat eta abarrekin osatuko dutelarik.

Oso esperientzia polita izan dela azpimarratu dute Batxilergoko ikasle hauek eta aukera paregabea ingelesa landu eta lagun berriak eta gainera atzerritarrak egiteko.