Afrikako umeentzat janariak | Salestarrak Magale Urnieta

Afrikako umeentzat janariak

Berriak

Gazteak eta Garapena gorbernuz kanpoko erakundeak janari bilketa kanpaina martxan jarriko du.

Honen inguruan joan den asteartean, Juan Ignacio Sudupe, Gazteak eta Garapenako ordezkaria, gure ikastetxean izan zen Heziketa Orduan gai hau ikasleei azaldu eta Afrikako hainbat lekutan bizi dituzten egoerak ezagutarazteko. Bideo bat ikusi zuten non Sierra Leonan adin txikikoak diren hainbat neskek bizimodua Aurrera ateratzeko pasa behar dituzten miseriak azaltzen zituen; horietako askok prostituzioan amaitzen dute dirua lortzeko biderik errezena ikusten dutelako.

Euskadiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko garapenerako erakundea Afrikako hainbat proiektu babesten saiatu da azken urteotan.
Honen bidez, JANARIZ BETETAKO edukiontzia bidali nahi dugu Afrikara. Honako janariak bidal daitezke: ARROZA, DILISTAK, BABAK, PASTA… Ongi kontserbatzen eta asko estimatzen dituzten janariak baitira.

NOIZ ETA NON UTZI JANARIA?
Magale Salestar Ikastetxeko Idazkaritzara edota ikasgeletara ekar dezakezue, abenduaren 12tik hasi 21 arte. Biltzen den janaria guztia sailkatu eta edukiontzi batean bidaliko da Afrikara.

Lagundu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke.

Magale-Salestar ikastetxea – Urnieta
Mila esker!!