AESLEME elkartearen bisita
AESLEME Elkarteko bi kide etorri zaizkigu aste honetan, bizkar-hezurreko lesioei buruzko argibideak ematera, zehazkiago bizkar-hezurreko muinean gerta daitezkeenak aipatu dituzte: tetraplejia eta paraplejia.
Lesio larri hauek nola gerta daitezkeen azaldu dute, istripuak direlarik ohiko kasuak. Lesioez gain, xehetasun handiarekin istripua eduki duen pertsonarengan eta bere ingurukoengan suposatzen dituzten ondorioak ere azaldu dituzte.
Amaitzeko, istripuak ez gertatzeko prebentzioa eta segurtasuna gure eskuetan daudela azpimarratu dute batetik, eta bestetik, istripuak gertatzen direnean, laguntzeko garaian kontuan hartu beharreko neurriak ere azaldu dizkigute hainbat lesio larri ekidin baitaitezke.
Gure gizartean gertatu diren kasu errealetaz ere hitz egiten aritu dira, izan ere hizlari batek bere paraplejiaz hitz egin baitu, eta egia esan bertaratutakoek asko ikasi dutela azpimarratu beharra dago.