Adin txikikoen legedia | Salestarrak Magale Urnieta

Adin txikikoen legedia

Berriak

Ohikoa denez gure ikastetxean, hilebetean behin “Heziketa Ordua” ospatzen dugu, hau da, eguneroko gaiekin antzekotasun handirik gordetzen ez duten zenbait ekintza hezigarria.

Aste honetan Alberto Abad Ansa, abokatua, izan dugu gure artean. Albertok “Adin txikiko erantzunkizun penaleko Legedia”ren inguruko hitzaldia eman zien DBH, Batxilergoa eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei. Bertan gazteen eskubideak eta betebeharrak azaltzeaz gain, zer egin dezaketen beraien kabuz eta zertan guraso edo tutoreen baimenarekin izan behar duen, gazte-delinkuentzia, delitu informatikoak eta abarri buruz hitz egin zien. Adibide garbiak, guztiak erraz ulertzeko modukoak jarri zizkien, kezka sortzen dituen gaiak aztertu eta ezagutzen ez zituzten ondorioak irakatsi zizkielarik.

Hitzaldia amaitu ondoren galderak egiteko unea iritsi zen eta garbi ikusi zen parte-hartzaileen interesa eta deialdiaren arrakasta.