3x3 Saskibaloia | Salestarrak Magale Urnieta

3×3 Saskibaloia

Berriak

Jarduera fisikoa erregulartasunez egitea osasuntsua dela gauza jakina da, eta aldi berean izaeraren garapenean eta diziplinan lagundu egiten du. Jarduera fisikoa lagungarria da norbere ongizatea garatzeko, sozializatzeko eta baita ongizate mentalerako ere, pertsonaren autonomia lantzeko, memoriaren ideiak azkar azaltzeko…

Magale-Salesiar Ikastetxeko “Patioko animazioa” Proiektuaren arduradunek, jolas orduetan hainbat txapelketa antolatzen dituzte ikasturtean zehar. Adibidez egun hauetan, “3×3 saskibaloi” txapelketa antolatu dute, bi maila desberdinetan: DBHkoak batetik eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketakoak bestetik. Saskibaloi modalitate honetan 3 jokalarik parte hartzen dute beste 3 jokalariren aurka, zelai erdian arituz eta saski bakarrean.

Ikastetxeko tutoreek beraien taldeko ikasleak parte hartzera animatzen dituzte. Irakasleek ere beraien taldea aurkezten dute txapelketan. Honen guztiaren helburua kirola eginez talde kohesioa hobetzea eta giro ona sustatzea da, beraien gaitasunak eta ingurukoekin harremanak sustatzea beraientzat lagungarria izango delakoan.