2024-2025 Beka deialdia
Eskaera EGITEKO EPEA: uztailaren 19tik irailaren 30era
Uztailaren 19an EHAAn argitaratu zen agindua. Informazio gehiago: SAKATU HEMEN
2023-2024 ikasturtean beka JASO zuten ikasleek:
SMS edo mezu elektroniko bat jasoko zenuten dagoeneko, eskaera osatuarekin. Bidali dizueten helbidera sar zaitezkete, Eusko Jaurlaritzaren proposamena deskarga dezakezue, edota, bestela, ikasgelako lehen egunetan ikasleei beka-eskaera beteta emango diegu (egin ez duten ikasleei). Egiaztatu datuak zuzenak direla eta, ondoren, 3 aukera dituzue:
-
- Dena zuzena bada: “Eskabidea aurkeztu” sakatu, zirriborroan emandako kodea adierazi eta “balioztatu“. Kasu honetan, ez da EZER aurkeztu behar ikastetxean.
- On LINE datuak aldatu nahi badituzue, helbide honetatik egin dezakezue: egin klik hemen. Ez da beharrezkoa ikastetxean EZER entregatzea.
- Proposamena ikastetxean aurkeztea, nahi duzuen dokumentazio eta aldaketak eginez.
Gainerako ikasleek:
Hauek bi aukera dituzte:
-
- On LINE beka eska dezakezue helbide honetatik: egin klik hemen
- Ikastetxeko idazkaritzara etorri eskabidea egitera, irailaren 1etik aurrera. Ordutegia, 8:00etatik – 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara. Ostiraletan: 8:00etatik-14:00etara.