2021eko Janari-diru bilketa | Salestarrak Magale Urnieta
Janari bilketa

2021eko Janari-diru bilketa

Berriak

JANARI-DIRU  BILKETA: Abenduaren 10ean hasi eta 17a bitartean

 

Joan den azaroan  elikagai bankuak janari bilketa burutu zuen. Aurtengoan modu berezian egin da, Covid-19a dela eta, ohiko janari bilketa egin beharrean supermerkatu eta dendetan egon ziren bolondresek jendeak erositako “bonoak” bildu dituzte. Bono horiekin elikagai bankutik beharrezkoak izango diren janari loteak erosiko dituzte. Kanpaina oraindik zabalik dago eta ikastetxetik gure ondar aletxoa jarri nahi dugu, gelaz gela dirua bildu eta janari bonoak erosteko.

 

Horretarako tutore bakoitzak dagokion gelan kanpaina honetaz informatuko du. Gure proposamena, bakoitzak euro bat edo bi gutxienez jartzea izango da. Ikasleei ere gonbidatu daiteke, nahi badute beraien etxekoek aportazioak egin ditzaketela… Abenduaren 17rako jasotzen den dirua Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emango zaio. Ondoren, hau ziurtatzen duen ziurtagiria ikastetxeko sarreran jarriko dugu ikusgai.

Joan den urtean, kanpaina honetan, 878 euro jaso genituen ikastetxean. Ea aurten kopuru hori gainditzen dugun!!