2020-2021 Beka deialdia | Salestarrak Magale Urnieta

2020-2021 Beka deialdia

Berriak

2020-2021 Ikasturterako BEKAK ETA LAGUNTZAK

Eskaera datak:  Urriaren 9tik azaroaren 2 arte

1.- Joan den urtean beka eskabidea egin zuten ikasleei, beka inprimakia beteta gelan emango zaie. Hauek bi aukera dituzte:

  • Eusko Jaurlaritzak bidalitako proposamenean agertzen den informazioarekin ados bazaude balioztatu bakarrik egin behar duzu. Sakatu hemen balioztatzeko.
  • Aldiz, dokumentazioa aurkeztu edota zure eskabide-proposamenean zerbait aldatu behar izanez gero, aplikazioan bertan egin beharko duzu. Horretarako, esteka honetan dituzun identifikazio-aukeren bitartez autentifikatu beharko duzu zeure burua: Aplikazioaren sarrera

2.- Beka berriak (Beka Eusko Jaurlaritzari 1. aldiz eskatzen diotenak)

  • On line urriaren 9tik azaroaren 2 arte
  • Presentziala ikastetxeko idazkaritzan.

Ikastetxeko Idazkaritzan entregatzeko

  • Magale Txiki Ikastetxean: Hitzordua hartu behar duzu (943 551 782) edo idazkaritza-0-12@magaleikastetxea.eus
  • Magale – Salestar ikastetxeko idazkaritza ordutegia:
      • Astelehenetik ostegunera: 8:00-13:30 / 15:00-17:00
      • Ostiraletan: 8:00 – 14:00

Eskabidea ikaslearen tutore legalak osatu behar du; 18 urtetik gorakoek beraiek bete dezakete.

Gai honen inguruan informazio gehiago jaso nahi izanez gero sakatu hemen.