La Formación Profesional es el conjunto de enseñanzas que, dentro del sistema educativo, capacitan a las personas para poder ejercer un trabajo cualificado de las distintas profesiones.
Gure Lanbide Heziketako hezkuntza-eskaintza bi Famili Profesionaletan oinarritzen da:
Arte Grafikoak eta Elektrizitatea/Elektronika
Esta certificación es homologable en el mercado europeo de trabajo.
Estas enseñanzas se estructuran en Ciclos Formativos, cada uno de los cuales se asocia a un Título, para los que se establecen tres niveles en función de la cualificación profesional alcanzada al finalizar los estudios.
Eskolako materiala, irakaskuntza, leku-aldaketa.
Eusko Jaurlaritzak deialdia ikasturte hasieran argitaratuko du.
Praktikak atzerrian:
ERASMUS+ Programa
Urnietako Salesiarrak Lanbide Heziketako ikastetxe bat da praktiketako orientabidea duena eta enpresetara bideratua, zeinekin lankidetza harreman estua daukan.
Formazioaren zati hau garrantzitsuenetako bat da, eta enpresetan gauzatzen diren praktikei esker, lan munduaren errealitatearekin harreman zuzena eskaintzen da. Horrela, ikasitakoa praktikan jartzea ahalbidetzen da. Epealdi hau, ikaste prozesuaren azken zatia izateaz gain, lan munduan sartzea errazten du gainera.
Enpresetako lan praktiketako epealdian Urnietako Salesiarretako tutore bat izendatzen da. Honek ikasketaren jarraipena egiten du enpresako hezitzailearekin batera.
Enpresekin daukagun harreman estuari esker beraien beharrak ezagutzen ditugu. Honez gain, gure irakaskuntza eskaintza beraien beharretara moldatzen dugu eta kasu bakoitzean behar den trebatutako profesionala eskaintzen dugu.
Urnietako Salesiarretan Prestakuntza DUALA eskaintzen diegu. Honen bidez, ikasleak bere trebakuntza ikasiz eta lan eginez garatzen du.
Ikasleak enpresa batekin lan kontratu bat dauka eta bere trebakuntza bi lekuetan gauzatzen du, Ikastetxean eta Enpresan, egindako lanarengatik ordainsari bat jasotzen duelarik.
Urnietako Salesiarrak dauzkan akordioei esker gure ikasleek Europar Komunitateko lurralde batean gauzatu ditzakete lanbide praktikak ERASMUS+ Programari esker.
Programa honi esker lan praktikak atzerriko enpresa batean gauzatu daitezke hiru helburuekin. Alde batetik, gaitasun espezifiko batzuk lortzea. Bestetik, herrialdeari buruzko testuinguru sozial eta ekonomikoa ulertzea. Azkenik, lan esperientzia hartzea eta atzerriko hizkuntza bat ikastea.
Epealdi hau, ikaste prozesuaren azken zatia izateaz gain, lan munduan sartzea errazten du gainera.
Ikasleak, lan praktikak hauek gauzatzeko SEPIE-ren laguntza bat jasoko du beka moduan.
Urnietako Salesiarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustaturiko programa honekin elkarlanean dabil.
IkasEnpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da.
Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu.
IkasEnpresa programak hezkuntza-testuinguru berritzailea sortuko du, eta ikaskuntza-metodologia bereziki praktikoa erabiliko du. Programak teknologia berrien erabilera hartuko du aintzat gaur egungo informazioaren gizartean ezinbesteko lan-tresnak eta komunikazio-tresnak baitira.
Urnietako Salesiarrak UrratsBat Programarekin elkarlanean ari da ere, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailako Kontseilariordetzak sustatua, LH-ko ikasleak enpresa propioa sortzen laguntzeko.
Zer da UrratsBat?
Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, UrratsBatek zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzakete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko ikastetxeko tailerrak.
Honez gain, ikastetxe bakoitzak du sentsibilizazio lanez (auto-enplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiekin) eta enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz) arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar bere ondoan laguntzaile moduan arituko dela.
Nori zuzendua dago?
UrratsBat Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei, Ikastetxeko ikasle ohiei eta Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.
Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
Etorri gure ikastetxea ezagutzera!
Instalazioak ikusteko beste edozein egunetan 943551789-ra hots egin edo idatzi hona: idazkaritza@salesianosurnieta.com
Jakinarazi bertaratzen bazara.