Salestarrak Magale Urnieta | Mila ikuspuntu, mundu bakarra

Salestarrak Magale Urnietan ikaslearen banakako hezkuntzari garrantzia ematen diogu, prestakuntza integral eta hurbileko tratu pertsonalizatuaren aldeko apustua eginez.

Gure hezkuntza eredua

Hurbiltasunetik irakastea eta gertuko arreta pertsonalizatua dira gure zutabeetako bi. Gure ikastetxeko langile taldea osatzen duten irakasleen profesionaltasuna eta inplikazioa funtsezkoak dira lorpen akademikoak lortzeko. Banakako jarraipena eta ikasleak gure ikastetxean errespetatua eta maitatua sentitzea funtsezkoak dira gure arrakastarako.

Gizartea aldatu egiten da, eta ikasleak eta haien beharrak ere bai. Hori argi daukagu, eta, betidanik, etengabeko prestakuntza, ikerketa eta integrazio prozesuan egon gara, metodologia pedagogikoetan egindako azken aurrerapenak gure eguneroko jardunean txertatzeko. Horrela, gure jakintzaren parte dira estimulazio goiztiarra, ikaskuntza kooperatiboa, proiektuetan eta erronketan oinarritutako ikaskuntza, ETHAZI, adimen emozionala, etab.

Gure instalakuntzak teknologia aurreratuenekin hornituta daude, ikasle txikienetatik hasi eta lanbide-heziketaraino; horrela, ikasle guztientzako ordenagailuak, arbel digitalak, proiektoreak edota zelula robotizatuak ditugu etorkizuneko gizarterako ikasleak trebatu ahal izateko.

Gure hezkuntza-eredua ikasleen ongizate emozionalean oinarritzen da, bai maila indibidualean eta baita kolektiboan ere. Balio egokietan irakasteak eta emaitza akademikoak ikasleen osasun mental eta emozional egokiaren ondorio direla uste izateak gure irakasleak arlo emozionalarekin lotutako gaietan prestakuntza zabala eta etengabeko hobekuntza izatea eragiten du.

Salestarrak Magale Urnieta hainbat erakundetako kide da, hala nola Kristau Eskola edota Hetel, Salesiarren eskolen sarea. Inguruko enpresekin ere etengabeko lankidetza mantentzen dugu. Era berean, nazioarteko hainbat Erasmus proiektutan parte hartzen dugu, bai berrikuntzarako eta baita beste ikastetxe batzuetako ikasle eta profesionalekin esperientziak nazioartean trukatzeko.

Hezkuntza-eskaintza

Balioetan eta metodologia berritzaileekin hezten dugu, ikasle bakoitzaren bakarkako beharretara egokituz.

Gure ikasleen garapena modu arretatsuan eta hurbilean egiten da, ikasle txikienetatik helduenetaraiño, eta uneoro ikasleei laguntzen zaie haien bilakaera pertsonal eta akademikoan.

Haur Eskola

4 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrentzat gune apropos eta atsegina. Aukera zabala eta ezin hobea txikienek tailerren eta jolasaren bidez ondo pasatzeko eta ikasteko.

Gehiago ezagutu: Haur Eskola

Lehen Hezkuntza

Pedagogia pertsonalizatu, aktibo eta berritzaile baten bidez, ikasle bakoitza bere ikaskuntza prozesuaren protagonista da.

Gehiago ezagutu: Lehen Hezkuntza

Batxilergoa

Banakako orientazio akademikoa eta unibertsitatean sartzeko probarako prestakuntza eraginkorra eskaintzen ditugu.

Gehiago ezagutu: Batxilergoa

Lanbide Heziketa

Salestarrak Magale Urnietan Lanbide Heziketako zazpi ziklo eskaintzen ditugu, Arte Grafikoetan, Elektrizitatean eta Elektronikan oinarrituak. Urte askotako esperientzia eta erreferentea dugu Urnietan eta Donostian. Ezagutu gure heziketa-ziklo guztiak eta zatoz Gipuzkoako L.H.-ko zentro berritzailea ezagutzera.

Erdi-mailako LH Gehiago ezagutu: Erdi-mailako LH

Goi-mailako LH Gehiago ezagutu: Goi-mailako LH

Praktiketarako programa

Ikasitako guztia aplikatzeko eta lan-merkatuan sartzea errazteko.

Gehiago jakin

Gaurkotasuna