Zeintzuk dira estimulazio goiztiarraren onurak zure umearengan? | Salestarrak Magale Urnieta
Estimulazio goiztiarraren onurak

Zeintzuk dira estimulazio goiztiarraren onurak zure umearengan?

Berriak, Haur Hezkuntza

Garuna txiki-txikitatik estimula dezakegu eta lotura neuronalak sendotu. Ikasiz estimulatu eta garatu, haur eskolatik edota familia girotik hasiz. Horretarako sortu zuten estimulazio goiztiarraren metodologia. Hona hemen bere lau programak. 

Estimulazio goiztiarra metodologia erabiliz umeen garuna landu dezakegu. Izan ere, burmuinean ditugun lotura neuronalak indartu ditzakegu, hala, mugimendu, hizkuntza, gizarte, pertzepzio eta kognizio-gaitasunak sendotuz. 

Lau programaz osaturik dago estimulazio goiztiarra. Lehenengoa, programa bit entziklopedikoa litzateke. Zer da bit bat? Informazio unitate bat da, zehazki; edozer gauza izan daiteke informazio bat: animalia bat, asmatzaile bat, bandera bat, koadro bat… Azkenean, informazio bisuala da, gure begietatik garunera iritsiko dena. Irudi hori oso zehatza, diskretua, anbiguoa eta berria  izan behar da. Haurrak ikusten duen irudia guk  esaten dugun irudi hori izan behar da. Eta oinarrizkoa dugu estimulazio goiztiarra jorratzeko. Programa honekin haurrak oso txikiak direnean has daiteke. 

Estimulazio goiztiarraren inguruko Biten bideoa eskuratu

Gainera, bitak gaika lotuta daude: animaliak, banderak, frutak, tresnak, koloreak… Honela daude salikaturik. Hala, egunean pasaldi batzuk egingo ditu irakasleak umeen aurretik, irudi horiek erakutsiz, eta biten pasaldia nahiko azkarra izango da 10-15 segundu bitartean 10 bitak erakusteko, eta esaten dugun irudia erakutsi behar dugu… Gainera, pasaldi bakoitzean biten ordena ezin du berdina izan, umeek buruz ikas ez ditzaten.

Biten pasaldia egiteko momentu eta leku lasai bat bilatzea garrantzitsua da, edozein estimulu edo kaosetik urrun. Biten pasaldia egiteko haurraren aurrean jarri behar dugu, haurrak bitak ongi ikus ditzan ziurtatuz. Pasaldia hasteko; “ipurdiak itsatsi, begiak ireki, belarriak prest intsektuen bitak pasatzen hasiko naiz”, bezalako esaldiak erabiliko ditugu haurraren arreta gureganatzeko.

Estimulazio goiztiarra bit pasaldien bidez

Izan ere, helburua ez da bit horiekin irudia buruz ikastea, baizik ikusmena eta entzumena sustatzea; haurrak kontzentrazio momentu bat mantendu behar baitu. Kontzentrazio une horri esker, garuna handitzen doa pixkana, eta hala, heldutasun neurolologikoa bultzatzen ari gara. 

Era berean, estimulazio goiztiarren bitartez ere umeek kontzeptuak ikasten dituzte eta ikasteko duten kuriositatea pizten ari gara. Ikasteaz gain, kontzentrazio-arreta nola mantendu ere ikasten dute. Eta era berea, umeari informazioa ematen diogu bere ezagutzak areagotu ditzan. 

Honatx adibideak:

 

Bit kategoria Etxabereak Euskal mitologikoak pertsonaiak
Bitak katua

txakurra

zaldia

behia

ardia

txerri

oiloa

oilarra

astoa

zezena 

Olentzero

galtzagorriak

Jentila

MAri

Lamia

Tartalo

sorgina

akerbeltz

Basajaun

Herensugea

Biten pasaldiaren inguruko bideoa ikusi nahi?

Lanketa fisikoa ere bai

Estimulazio goiztiarreko bigarren programa fisikoa dugu, eta hiru atal izango ditu: lehena, mugikortasuna: arrastaka, lau hankatan, oinez, korrika, saltoka… Hau da, gorputza mugitzen duen ariketa guztiak landuko dituzte.   

Bigarrena, oreka: pasiboa, aktiboa edo oinarrizkoa izan daiteke. Kasu honetan, umearen garuna desorekatu dezake helduak, eta haurra ahalik eta azkarren orekatzea, edota egiten dugun bakoitzean gutxiago desorekatzea da helburua.

Artearen inguruko bit pasaldiak

Azken puntu gisa, estimulazio goiztiarreko programa honetan eskua landuko dugu, etorkizunean, heldu garela, eskua asko erabiltzen baitugu gure egunerokotasunean. Kasu honetarako, gurasoen eskuari eusten has daiteke haurra eta ondoren makil batzuetatik zintzilik landu dezakegu, edota brakiazio eskailera batekin  jarraitu 

Programa honetan garrantzia handia ematen zaio patroi gurutzatuari, alegia, ezkerreko eskua mugitzen badugu ariketekin, eskuineko hanka mugituko dugu; eta alderantziz. Hala, gure garunean dauden hemisferioak ere batera mugitzen ari gara. Izan ere, inportantea da ariketa hauek egiten ari garen unean, garuneko bi hemisferioak batera lanean aritzea. Honi ‘patroi gurutzatua’ deitzen zaio eta garrantzizkoa estimulazio goiztiarrean ere. 

Estimulazio goiztiarra eta musika

Eta zer xede dituzte ariketa hauek guztiek? Azken finean, ariketa batzuetan begia eta eskua manipulatzen ari bagara, begi eta eskuaren konbergentzia hobetzen ari gara. Era berean, begi eta eskuaren koordinazioa ere garatzen laguntzen digute, garapen neuromotorra ere optimizatzen lagunduz. Baita eskumuturraren pintza kontrolatzen ikasi ere. Hala, pixkana garuna kontrolatzen doa haurra, eta ariketa fisikoak daudenez, biriken edukiera eta besoetako indarra ere handitzen laguntzen du.

 

 

Matematikaren garrantzia estimulazio goiztiarrean

Estimulazio goiztiarreko azken programa matematikoa litzateke. Honekin gure garunak duen gaitasun handienetako bat landuko dugu, alegia, pentsamendu matematikoa erabiltzearena. Kasu honetan, bolatxo gorriak dira, hau da, folioetan pegatuta daude pegatina gorriak, zerotik ehunera. Hasieran zenbakiak ikasten dira, gero eragiketak egiten hasi… 

Honekin neuronen arteko konexioa, ikasleak adi egotea lortzen dugu, ikusten ari diren irudiotara kontzentrazioa mantenduz, eta euren buruan kalkulu mentalak egiteari hasiz. Azken finean, neuronen arteko konexioak sendotzea eta etorkizunean pentsamendu matematikoaren garapena izatea da estimulazio goiztiarraren xedea. 

Lor ezazu Biten pasaldiaren bideoa

Musika, garuna garatzeko giltza

Laugarren programa musikarena litzateke. Bi atalez osaturik legoke hori. Alde batetik, hainbat musika-estiloren entzunaldiak, hots, klasikoa, opera, blues, rock, heavy… Abesti bakoitzaren entzunaldia 45 segundu-1 minutu artekoa izango da. Hamar egunez edo bi astez musika estilo bereko abestiak entzunez egunero, eta aurrekoa gogoratuz: hurrengo astean bost abestiak entzungo dira bost egunetan. 

Kasu honetan, kontzentrazioa da helburua. Izan ere, haurrek zenbait musika estilo entzungo baitituzte, eta garunean laguntzen du garapen on bat izaten. 

Beste alde batetik, ‘Suzuki’ metodoa legoke. Zertan datza? Musika tresna bat jotzen ikastea hitz egiten ikasten duzun bezala, hau da, imitazioz. Metodo japoniar honetan irakasle espezializatuak daude. Hori dela eta, musika instrumentua, gure kasuan, biolina da. Honez gain, oreka, lateralitatea, kontzentrazioa… lantzen ditugularik 

Estimulazio goiztiarra eta bit pasaldia

Gauza asko lantzen dituzte saio horietan. Baita entonazioa, keinuak, dantza, postura espazialak ere. Azkenean, lanketa guzti honekin gure garuna hobetzen jarraitzen dugu, estimulazio goiztiarraren helburu nagusietakoa. Izan ere, musika oso tresna ona da garuna estimulatzeko. 

Laburbilduz, zenbait estimuluz dihardugu haurrarekin estimulazio goiztiarra deritzon programa lantzeko. Hala, umeen garuna hobekien egokituz etorkizuneko helduek beharko dituzten beharrizanetara.