
SOLIDWORKS: 3D diseinua
SolidWorks ikastaroa: 3D diseinua oinarrizko mailatik aurreratura. DOAKOA.
Ikasi 3D diseinua SolidWorksekin: 60 orduko prestakuntza praktikoa, industrian gehien erabiltzen den tresnetako batean hasi eta aurrera egiteko. Piezen diseinua, muntaia eta plano teknikoak.
Urnietako Salestar ikastetxean 60 orduko prestakuntza-ibilbidea abiaraziko dugu, 30 orduko bi ikastarotan banatuta. Horri esker, ikasleek oinarri sendo bat eskutatu ahal izango dute lehenik, eta, ondoren, softwarearen funtzio aurreratuagotan sakondu.
SolidWorks OINARRIZKOA – 30 ordu
Lehen ikastaro hau 3D diseinuan hasi nahi dutenentzat pentsatua dago. Prestankuntzan zehar, besteak beste, honako eduki hauek landuko dira:
- SolidWorksen interfazea eta lan-ingurunea
- Modelatzek oinarrizko eragiketa eta krokisak
- 3D piezak sortzea
- Muntaietarako sarrera
- Plano teknikoak sortzea
Ez da beharrezko aurretik esperientzia izatea.
SolidWorks AURRERATUA – 30 ordu
Oinarrizko maila osatu ondoren, interesdunek ikastaro aurreratuarekin jarraitu ahal izango dute, eta ingurune profesionaletan erabiltzen diren tresnetan eta metodologietan sakonduko da:
- Muntaia konplexuak
- Konfigurazioak eta diseinu parametrikoa
- Gainazal eta eragiketa aurreratuak
- Plano aurreratuak eta dokumetnazio teknikoa
Nori dago zuzendua?
- Prestakuntza teknikoko edo ingeniaritzako ikasleak
- Industria-sektoreko profesionalak
- 3D diseinuan eta fabrikazioan interesa duten pertsonak
- Industria-inguruneetan enplegagarritasuna hobetu nahi dutenak
Informazioa eta izen-ematea
Plazak mugatuak dira.
Parte hartu nahi baduzu edo datei, ordutegiei eta matrikulari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: 943 551 789/ enpresa@salesianosurnieta.com