Robotikako Gradua | Salestarrak Magale Urnieta

Robotikako Gradua

Berriak

•Ikasleek ikasi ahal izango dute eta batera lan egin enplegu-eskaera altuarekiko sektore bateko enpresa garrantzitsuekin sinatu diren hitzarmenei esker.
•Gradu hau Lanbide Heziketako tituludunei hiru urteetan egiteko egokitu zaie.

Titulu berri honen aurkezpena eta hitzarmenaren sinadura, urriaren 7an, arratsaldeko 18:30ean zentro akademikoaren areto nagusian gauzatu zen. Ekintza honetan Jose Maria Guilbert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Jose Maria Prol, Deustuko Salestar ikastetxeko zuzendaria; Juan Maria Aburto, Bilboko Alkatea; Cristina Uriarte eta Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Enplegua eta Gizarte Politika Saileko sailburuez gain, ABB Espainia eta Portugaleko burua den, Marc Gomez; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Unibertsitateko sailburuordea, Adolfo Morais; Ingeniaritza fakultateko dekanoa, Asier Perallos; eta Santiago El Mayor Salestar Komunitateko burua den Juan Carlos Pérez Godoyk ere parte hartu zuten.

Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak, eman zion hasiera ekitaldiari. Etxean bezala sentitzen zela eta Deustuko Unibertsitatea eta Salestarren arteko hitzarmen hau Bilborako onuragarria izango dela azpimarratu zuen. Bilbo, hiri unibertsitarioan bilakatuz, jakindurian inbertitzeak beti onurak ekarriko dituela azpimarratu zuen.
José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak zubiak eraikitzearen garrantziaz jardun zuen eta itun honekin Unibertsitateak hiru helburu estrategiko lortzen dituela adierazi zuen. Lehena, unibertsitatea eta Lanbide Heziketaren artean zubi bat sortzea. Bigarrena, unibertsitatea eta enpresaren artean. Hirugarrena berriz, unibertsitate barruko departamentuen arteko lana aktibatu eta digitalizazio garai berrietara egokitzea.

Bestalde, José Antonio Prol, Salestar ikastetxeko zuzendariak, Deustuko Unibertsitatea eta enpresa munduaren arteko harremanak sendotzen saiatuko den konpromisoaz aritu zen eta ondorengo hitzak esan zituen: “Gaur aurkezten dugun “Dualeko Ingeniaritza robotika” gradu berri honek, garbi adierazten digu XXI. mendean lantegietan eta gizartean funtsezkoa izango den langilearen profila, robotika eta automatizazioan oinarritutakoa izango dela. Egoera honek guztiak teknologikoki trebeak diren langileak prestatzera behartzen gaitu”.

Etorkizunerako moldagarria den gradua
Robotika, adimen artifiziala, datuen zientzia, edo 4.0 industria hamarkadetako gizartea eta enpleguaren eraldaketa ekar dezaketen joera teknologiko gisa sendotzen ari dira. Beraz, agertoki honetan jaio da titulazio berri hau, Deustuko Unibertsitatea, Salestarrak eta industria mundura sendoki uztartuta dauden euskal erakundeen arteko elkarrizketen fruitu moduan.

Hainbat profiletako ikasleei zuzendua dago: hiru urtetan egin dezaketen Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua lortu duten ikasle,lau urtetako gradu bat egin nahi duten Batxilergoko ikasle eta azkenik errendimendu akademiko altua eta ibilbide duala egin nahi duten ikasleei. Azken hauek ikasgai batzuk ikastetxean eta beste batzuk lantokian egingo dituzte.

Deustuko Salesiarren lankidetza
Ingeniaritzako fakultatea eta Salestar ikastetxea gradu berri honetan elkar lanean arituko dira, adibidez, ikasgaiak emateko orduan, instalazioak eta laborategiak partekatu egingo dituzte, dualeko metodologiak ezartzerakoan, enpresak heziketan sartuko dira, graduaren zuzendaritzan eta abar.