Nola aukeratu gure seme-alabentzako eskolarik onena | Salestarrak Magale Urnieta
Eskola ongi aukeratzea garrantzizkoa da gure haurrentzat

Nola aukeratu gure seme-alabentzako eskolarik onena

Berriak, Haur Eskola

Gure seme-alabentzat ikastetxea aukeratzea erabaki garrantzitsua da, hezkuntzaren bidean beraien lagunak nortzuk izango diren aukeratuko baitugu. Urte askotan familia eta eskolaren artean komunean arituko gara lanean eta eskolak gure familiaren inguruko baloreekin bat egin behar du.

Gure seme-alabentzat ikastetxe bat aukeratzerako orduan garrantzitsua da arlo batzuk kontuan izatea eta, horretarako, aukerarik onena ikastetxeak nola funtzionatzen duen bisita baten bidez ezagutzea da. Hau da, ikastetxeak bere egunerokotasunean nola lan egiten duen ikustea.

Hezkuntza zentro bat haurretara egokitu behar da, eta ez hauek zentrora. Ume bakoitzak bere ikasteko era du eta bere dohainak garatzeko helburuarekin, ikasle bakoitzari erantzun pertsonal bat eman behar zaio. Haur bakoitzak era desberdinean ikasten du eta ikastetxea ume guztiak sustatzeko gai izan behar da. Ikastetxe guztiak berdinak ez direla jakitea garrantzitsua da eta gure seme-alabarentzat onena aukeratu behar dugu.

Gurasoek eskola aukeratzeko irizpideak
Irizpideak argi eta garbi jakin nahi?

Ikastetxea aukeratzeko orduan kontuan eduki behar ditugun arlo orokorrak hauek dira:

  • Eskaintzen dituen hezkuntza etapak: epe luzerako proiektua izango da eta Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko urte guztiak eskaini behar ditu.
  • Proiektu global bat: pertsona izan behar da proiektu horren ardatza eta pertsonen arlo kognitibo, emozional eta humanoa landu behar ditu.
  • Proiektu hirueleduna: Ingelesean barneratze goiztiarra duen proiektua eta, ingelesa ikasgai bezala  izateaz gainera, beste ikasgai batzuk hizkuntza honetan jasotzea eta atzerrian trukea egiteko aukera izatea.
  • Eskola gertukoa: familia-irakasleak erlazioa egunerokoa eta etengabekoa izatea, ikaslearen funtzionamendu egokirako.
  • Eguneratutako metodologia pedagogiko aktiboak: taldeko lana, digitalizazioa, e.a. 
  • Hezkuntza zerbitzua indartzeko eskaintzen dituen bestelako zerbitzuak. Jangela, ikastetxeak eguneroko menua egiten duen sukaldari propio bat duelarik. Goizeko zaintza, bizitza familiarra eta laborala bateratzeko helburuarekin, haurrak ikastetxean klaseak hasi aurretik uzteko aukerarekin.
  • Ingurune naturalarekiko gertutasuna: natura osasun, ongizate, ikaste eta kreatibitate iturri bukaezina da haurtzaroarentzat. Gainera, ez du ordezkorik. Espazio irekian burutzen diren esperientziak paregabeak dira eta ezin dira beste edozein tokietan bizi.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak hezkuntzarako gehigarri bat dira. Ekintza hauek denetarikoak izan behar dira eta ikasketa prozesuaren parte izan behar dira.
  • Batzutan, ikastetxe onena ez da gure etxetik gertuen dagoena, baina eskolak eskaintzen duen garraio zerbitzua kontuan izateko zerbait bada. 
  • Hezkuntza kalitatea: selektibitateko emaitzek eta lortu duen hezkuntza mailak, ikasleek Unibertsitatearen eta  Langile Hezkuntzaren artean aukeratu ahal izatea  lortzen dute, Ikasle bakoitzak bizitzan duen helburua edozein delarik.
  • Gure seme-alaben hezkuntzan, edukiak garrantzitsuak dira, baina horiez gain, eskolan irakasten diren baloreek ere berebiziko garrantzia dute, beraiek izango baitira gure gizarteko etorkizuneko helduak.

    Eskolarik hoberena nola aukeratu
    Ikus itzazu hemen eskola aukeratzeko irizpideak