Jose Mari Izeta | Salestarrak Magale Urnieta

Jose Mari Izeta

Berriak

“Proyecto hombre” elkartean aritzen da lanean tearapiak bideratzen. On
Bosko kultur asteko programaren baitan aritu da drogomenpekotasuna ardatz
hartuta solasean.

Jose Mari Izeta psikologo eta
terapeutaren hitzaldia jaso dute Urnietako Magale eta Salestar ikastetxeko
ikasleek. Droga kontsumoen eta adikzioen jatorria, eboluzioa eta egungo egoera
izan ditu hizketaldiaren ardatz.

Hitzaldia hasi orduko azpimarratu
du datu bat; terapia hasten dutenen artean modurik ezkorrenean zein drogak
eragin duen galdetuta, gehienek alkohola apimatzen dutela. Datu “deigarria”
Izetaren ustez, onartuen eta gizarteratuen dagoen droga dela jakinda.

Gaiaren jatorria azaltzeko drogek
historikoki bete dituzten bi funtzio azpimarratu ditu. Batetik, egoera gogorrean
aurrean agertu izan direla. Bestetik, berriz, sentsazio normal eta naturalak
areagotu eta berriak bilatzeko gizakiak izan duen nahiaren aurrean.

Kontsumoen historia

Edozein kasutan, Izetak historian
atzera egin du eta bi etapa bereiztu ditu. Batetik, industrializazio aurrekoa.
Orduan, kontsumoak gizarte kontrol baten baitan gertatzen zirela azpimarratu
du. Bestetik, industrializazio ondorengoa. Momentu honetan jendea ingurunetik
atera zen beste gune batzuetara lanera joateko eta “anonimotasun” horren eta
“bakardadaren” baitan geratzen ziren kontsumoak.

Edozien kasutan, adikzio
“handiak” 90eko hamarraldian hasi zirela gertatzen azaldu du “Proyecto
Hombre”ko psikologoak. Frankismo ondorengo ingurumaria ardatz, ordura arte ez
zeuden drogak sartu zirela gizartean esan du; extasia, heroina edota
aluzinagarriak, kasu. Hori dela eta, “epidemia” fenomenoa gertatu zela, batez
ere heroinarekin. Gaur egun “diseinuaren
urteak” bizi ditugula esan du Izetak.

Haurtzaroaren garrantzia

Jose Mari Izetak aipagai izan
dituen gauzen artean, haurtzaroak ondorengo esperientzietan duen garrantzia
izan da. Esan duenez, gurasoen aldetik jasotzen den “afektibitatea” oso
garrantzitsua da txikitatik. Hain zuzen ere, menpekotasun egoera batean jaio
eta bizitzen garela lehen urtetan zehaztu du. Beraz, haurtzaroan, esaterako,
afektibitatea jaso ez duen norbaitek sentsazio hori drogetan bila dezakeela
esan du. Hori, terapian dituztenen artean antzematen omen da maiz.