
Janari bilketa
Elikagaiak Biltzeko Kanpaina
Elikagaiak Biltzeko Kanpaina martxan jarri dugu. Datozen bi asteetan zehar, zuen etxeetatik galkorrak ez diren kilo bat elikagai ekartzera gonbidatzen zaituztegu, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Eguberri garaian antolatzen duen bilketan laguntzeko.
Gabonak ez dira kaleak eta gure etxeak apaintzeko denbora bakarrik. Elkartasun zehatz eta errealeko garaia ere izan behar du. Hori egiteko modu erraza, gutxien dutenen alde guretik zerbait kentzea da.
Zer egin dezakegu? Abenduaren 18ra arte, Salestarrak Magale Urnietako Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun guztiok elikagai ez galkorren bat ekartzera animatu nahi ditugu, hau da, iraungitze-data denboran urrun duen elikagairen bat ekartzera. Sarreran dauden kutxa handietan utz dezakezue, edo klase bakoitzean jarri diren kutxetan.
Zuen laguntzarekin, gure ingurunea leku bidezkoagoa eta solidarioagoa izango da guztiontzat.