Estimulazio goiztiarra: jaiotzetik umeen garuna garatuz | Salestarrak Magale Urnieta
Estimulazio goiztiarra haurra garatzeko

Estimulazio goiztiarra: jaiotzetik umeen garuna garatuz

Berriak, Haur Eskola, Haur Hezkuntza

Metodologia honek haurren garuna garatzea du helburu. Txiki-txikitatik hasitako hainbat estimuloren bitartez garuneko konexioak indartzean datza. Garunak plastizitate handia baitu, batik bat 0 eta 6 urte bitarteko umeengan. Hori lantzea oso garrantzitsua da ondorengo pertsona heldu, aske, kritiko eta garatuak lortzeko.

Estimulación temprana para nuestros hijos e hijas

Estimulazio goiztiarraren abantailak ezagutu nahi?

Haurren lehen urtetan ezinbestekoa da gertutasuna, maitasuna eta kontaktua. Bere beharrak asetu behar ditugu, bere garapenerako oso egokiak eta beharrezkoak baitira. Izan ere, garuna erabilerarekin handitzen da, eta plastizitate edo handitze faserik sendoena sei urte inguruan amaitzen da.

Hala, jaioberri baten garunak 350 gramoko pisua badu, hiru urteren buruan kilo eta hirurehun gramora heltzen da garuna. Heldu garenean, berriz, kilo eta erdiko pisua du. Hori dela-eta, argi dago lehenengo urteak funtsezkoak direla garunaren garapenean. Adibideokin ikus daiteke zer-nolako plastizitatea duen haurrak zero eta sei urte bitarte dituenean.

Gauza bera gertatzen da sare neuronalekin ere. Izan ere, txikiak direnean sare neuronalak oso urriak dira, baina zenbat eta estimulazio gehiago jaso, orduan eta neuronen konexioak handiagoak izango dira, eta hala sare neuronala indartuko genuke. Estimulazio hori ez da ebaluatzen, ez dago helburu zehatzetara heldu beharrik. Aitzitik, hainbat estimulu eskaintzea izango da, zalantzarik gabe, umearentzat gauzarik onena.

Glenn Doman (1919-2013) izan zen estimulazioaz hitz egiten hasi zen lehen medikua. Doman konturatu baitzen, zehazki, garun paralisia zuten pertsonen arazoak ez zirela gorputz zatiak, garuna baizik. Izan ere, garuna dinamikoa eta aldakorra da. Gaur egun askoz gehiago dakigu neuroplastizitatearen inguruan: badakigu haurrak txikiak direnean neuroplastizitate handia dutela, alegia.

Desarrollar el cerebro mediante estimulación temprana

Deskarga ezazu estimulazio goiztiarraren inguruko INFOGRAFIA

Hori dela-eta, arazoak zituzten umeei garuna ongi lantzen bazitzaien estimuluak emanez, onera egiten zutela konturatu zen. Doman konturatu zen gainerako haurrak ere ez zirela ari jasotzen behar zituzten estimuluak. Hala, aukerak ematea ere oso garrantzizkoa zela ikusi zuen, hain zuzen, umeen potentzialitate guztia garatzeko.

Hortaz, aztertuta dago haurrak edozer gauza ikas dezakeela, beti ere erakusten baldin bazaie modu egoki eta goxo batean. Glenn Domanek beti pentsatu izan baitu umeak eta gurasoak beti elkarrekin egon behar dutela, eta elkarrekin denbora asko pasa. Estimulazio goiztiarra deritzo.

Honen inguruan badaude azterketa eta ebidentzia zientifiko ugari. Hala, jaioberritan kontaktu fisiko edo emozionalik izan ez dutenek, edo gurasoekin atxikimendu egokia izan ez dutenek, gerora euren garapen motore, linguistiko edo intelektualean arazoak izan ditzakete. Baita jarrera arazoak ere.

Estimulazioa, tamainan
Honenbestez, estimulazio goiztiarraren arabera, irtenbidea ez litzateke inoiz gain estimulazioa, azken finean horrek ere modu negatiboan eragin dezake-eta. Hainbat estimulazio eskaini behar dizkiogu, beti ere maitasun eta kontrol batekin. Izan ere, haurrak txikiak direnean, garrantzitsua da oso kontaktu fisikoa, maitasuna ematea eta euren beharrak asetzea. Hor dago estimulazio goiztiarra deizen dioten metodologia honen koxka.

Garunarekin ere lortzen duguna bi hemisferioen arteko lana gauzatzea da; adimena bi faktoreen araberakoa da-eta. Alde batetik, herentziaz jasotakoa, genetikoa, alegia. Eta, bestalde, ingurua; honek garuna estimulatu egiten baitu. Horiek aplikatuz, lor dezakegu benetako potentzialitatea duen garuna.
La estimulación temprana en nuestros bebés

Seme-alabei estimulazio goiztiarrak eragiten diena ezagutu!

Garuna estimulatu zentzumenen bidez
Baina zer da estimulu bat? Zentzumenen bidez jasotako edozein informazio. Zernahi ekintza, begirada… Haurrak kanpotik jasotzen duen edozein keinu izan daiteke estimulua. Hala, estimuluak zenbat eta anitzagoak izan, orduan eta aberatsagoak dira umearentzat.

Dena den, estimulazioaren eraginkortasuna zuzenean loturik da jasotako maitasunarekin. Hots, umea gustura eta goxo ez badago, jasotako estimulu hori ez da batere produktiboa. Hortaz, estimulazioa da garunari ematea garatzeko behar duen edozer gauza. Azkenean, aberatsena da haurrei eskaintzea estimulu ugariak, desberdinak eta aberatsak, eta zentzumen desberdinetatik jasotakoak. Hala, euren garunaren bikaintasuna eskuratu arte.

Estimulazio goiztiarraz, heldu eta libre
Hortaz, zein da estimulzioaren helburua? Garapenean pertsona heldu libreak sortzea. Aukeratzeko gaitasuna dutenak eta garatzeko posibilitatea duten pertsona helduak. Laburbilduz, estimulazioak abiadura ematen dio sare neuronalari, bere funtzioak hobetuz. Hau da, adimena; eta sinapsia kopurua ere handitu egiten da sare neurologikoan. Bertan, dendritak garatzen dira estruktura emanez garunari. Hori dela eta, harreman zuzen-zuzena dago estimulazioaren eta garapen eta adimenaren artean.

Nolanahi ere, ez gara ari bilatzen goiz edo azkar hazten diren umeak. Ezta superdotatuak ere. Gure nahia: haur zoriontsuak hezi, gaitasuna eta potentzialitatea dutenak; eta ahal den neurrian, garapen egoki bat dutenak alderdi neuronalean, motorean eta sozialean.
Estimular el cerebro desde el nacimiento
Estimulazioaren hiru ezaugarriak
Estimulazioak hiru ezaugarri izan beharko lituzke. Bata, iraupena. Estimulazioa eskaintzen diogun denborak ez du oso luzea izan behar, baina ezta oso motza ere. Beraz, iraupen mugatu bat izan beharko du.

Bigarrenik, intentsitatea. Hori ere estimulazioaren tamainan. Adibidez, auditiboa bada, ez oso bolumen altuan. Ukimenarena baldin bada, ez du oso fuertea izan beharrik. Tamainako estimuluak eskaini behar zaizkie haurrei. Azkenik, frekuentzia legoke; zenbatero. Egunean zehar momentu txikiak eta ez oso luzeak egin beharko lirateke.

Estimulazioak laguntzen du gure garuneko sare neurologikoa handitzen. Nola? Garunaren egitura hobetuz, eta era berean, mielinizazioa hobetzen du. Beraz, estimulazioaren bitartez garunaren funtzioak hobetzen ditugu. Hala, gure garunean dugun informazioa azkarrago eta sendoago pasako da neurona batetik bestera.

Zer lor dezakegun estimulazioarekin? Garapen fisikoa, emozionala eta neurologikoa hobetzea. Baina honek ez du esan nahi neurona kopurua areagotuko dugunik, baizik eta neuronen arteko konexioak sendoagoak izango direla sare neuronala sortuz. Hiru urterekin, gure neuronen mielinizazioaren %30 egina dago. Horrenbestez, garrantzizkoa da jaioberritatik estimulazio goiztiarrari ekitea garuna garatuz etorkizuneko herritar libre eta kritikoak eratzeko.