Ingeles klaseak doan | Salestarrak Magale Urnieta
Clases de Inglés

Ingeles klaseak doan

Berriak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzerriko hizkuntzen gaitasuna indartzeko aukera eskaintzen ari da Euskadiko LHko ikasleen artean. Horretarako, %100ean finantzatutako ingeleseko ikastaroak eskaintzen dizkie Lanbide Heziketako ikasleei, eskola-orduetatik kanpo.

Hau dela eta, Urnietako Salesiar ikastetxeak  50 orduko ingeles ikastaroa eskainiko dugu, urriaren 13tik otsailaren 4ra bitarte, astean 3 orduz (bi egunetan banatuta) eskolaz kanpoko ordutegian.

Interesa duzuenok ondorengo formularioa bete behar duzue. Ikasleek gehien aukeratzen duten aukeraren arabera osatuko ditugu taldeak.

OSATU GALDETEGIA

Izena emateko epea, irailaren 25ean, osteguna, amaituko da. Jasotako eskaeren arabera antolatuko ditugu sortu daitezkeen taldeak.

40 euroko fidantza kobratuko dugu asistentzia bermatzearen alde. Fidantza hau, ikastaroa amaitzean itzuliko dugu, baldin eta asistentzia betetzen bada.

Aprobetxatzea merezi duen aukera dela uste dugu.