Goi-mailako LH | Salestarrak Magale Urnieta

Goi-mailako LH

Goi Mailako LHko zikloak, bereziki, Batxilergoko tituluarekin eta unibertsitatearen alternatiba gisa goi-mailako ikasketak eta ikasketa praktikoak bilatzen dituzten eta lan-munduan sartzeko kualifikatzen dituzten ikasleei zuzenduta daude.

Salestarrak Magale Urnieta ikastetxean emandako Goi Mailako prestakuntza tekniko-praktikoak goi-mailako titulaziora garamatza, indarrean dagoena eta etorkizuna duena, erdi-mailako kargudunen zereginetarako prestatzen duena. Tituludunek beharrezko prestakuntza lortzen dute lanbideari dagozkion lan teknikoak egiteko, baina baita plangintza, antolaketa eta koordinazioko erantzukizunak beren gain hartzeko ere.

Horrela, beren lana planifikatzeaz gain, profesional horiek beste batzuen lana programatzen eta arduratzen ere badakite. Azken batean, tituludun horiek lan egiten duten sistemaren eta hura osatzen duten elementuen ikuspegi orokorra dute. Ikasketa horiek amaitzean lortzen den titulazioa goi-mailako teknikariarena da, beti ere egin den espezialitatean.

Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia-argitalpenen Diseinua eta Edizioa

Ikasketa guztiak baliabide eta euskarri digital eta analogiko ugaritako diseinu grafiko, sormen eta edizioari buruzkoak dira.

Titulazio honekin argitaletxe, multimedia argitalpen, arte grafiko, zerbitzu grafiko integral, komunikazio eta publizitate enpresetan, besteak beste, lan egin ahal izango duzu.

Gehiago ezagutu

Automatizazioa eta Robotika Industriala

Ezagutu sakon automatizazioaren eta robotika industrialaren oinarri diren teknologiak.

Titulua lortu ondoren, sistema automatiko industrialekin lotutako enpresetan jardun ahal izango duzu, automatizazio industrialeko sistemak diseinatu, muntatu eta mantentzeko arloetan.

Gehiago ezagutu

Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak

Ikasketa guztiak instalazio elektroteknikoen eta automatizatuen instalazio, kudeaketa, gainbegiratze eta kontrolari buruzkoak dira.

Titulazio horrekin, zeure kontura lan egin ahal izango duzu, instalazio elektrikoak, sistema domotikoak eta immotikoak, telekomunikazio-azpiegiturak, sistema automatizatuak eta abar muntatzeko proiektuak garatzen eta mantentzeko lanak kudeatzen eta gainbegiratzen diharduten enpresetan.

Gehiago ezagutu

Ezagutu gure graduak