Hezkuntza emozionaleko tailerra | Salestarrak Magale Urnieta

Hezkuntza emozionaleko tailerra

Berriak

Gure egunerokoan, informazio ugari jaso dezakegu, garrantzitsua eta esanguratsua iruditzen zaiguna, eta horretaz gain entretenimendua eta komunikazioa ere izan daitekeena. Une bat iristen denean, konexio horren eta horrek ekartzen digunaren menpe gaudela suma dezakegu.

Halere, gure esku dago, beste kanal bat erabiltzeko aukera sortzea, adibidez, gure barneko NEU-arekin komunikatzen gaituena. Hori erabiltzean, oso esperientzia desberdinak izan ditzakegu. Ondorengo galderak sor dakizkiguke: Nolakoa da lotura hori? Zer informazio ematen digu? Garrantzitsua al da guretzat? Nahasgarritzat hartzen dut?

Salestarren hezkuntza-komunitatea, ikasleek, gurasoek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek osatzen dute, eta pertsonen giza ikuspegia du. Ikuspegi horretatik interesatzen zaiona, komunitateko pertsonen ongizatea, haien hazkundea eta alderdi horietan burujabeak egingo dituzten ohiturak sortzea da.

Zentzu horretan, ikastetxeko Orientazio eta Emozio Unitateari garrantzitsua iruditu zitzaion geure buruarekiko komunikazio-kanala aztertzeko aukera eskaintzea. Horretarako, hitzaldi/tailer bat antolatu zuen ikastetxeko gurasoekin, eta, bertan, taldeko bi bideratzailek parte hartu zuten, Rafa Sanchez eta Rosa Gomez, kanal hori aztertu eta sortzen zitzaizkigun galderei erantzun ahal izateko.

“ENTZUN ZAITEZ-ENTZUN IEZAIOZU” izeneko hitzaldi/tailerra hilaren 16an izan zen, eta aurrerantzean antolatuko diren hitzaldi/tailerren artean lehenengoa izan da. Hitzaldi horiek gure buruarekiko eta besteekiko KOMUNIKAZIOAREKIN lotuta daude. Lehenengo honetan, barneko ni horrekin topo egiteko aukera izan zuten, aberastu egin ziren norbanakoarentzat esanguratsuak eta agian aztoragarriak diren gauza batzuetaz konturatzean.
.