Grafikagintzako ikasle talde bat Berlinen | Salestarrak Magale Urnieta
Berlin

Grafikagintzako ikasle talde bat Berlinen

Berriak

Urnietako Salestarretako ikasleak Berlinen izan dira Ernst-Litfaß-Schuler Lanbide Heziketako zentroarekin egindako proiektua aurkezten

Inprimaketa Grafikoko Erdi mailakoko lau ikaslek bi irakasleren laguntzaz bidaiatu dute Alemaniako hiriburura Hetel elkartearen iraupen laburreko bekak eskuratu ostean.

Bi ikastetxeen artean aurrera eraman duten proiektuak arlo kulturala eta teknikoa uztartu ditu. Urnietako ikasleek euskal kulturaren inguruan diseinatutako kartelak eraman dituzte eta berlindarrak, berriz, desberdintasun sozialen inguruko proiektu batean aritu dira lanean. Guztien arten lantaldeak sortu dituzte euren lanen arlo teknikoak gertutik aztertzeko eta guztien artean landutako arloan egon daitezkeen hobekuntzak azaleratzeko.

Ikastetxe barruan eta kanpoan ikasteko aukera

Ikastetxe barruan egindako lanaz gain, handik kanpo ere izan dute zer ikusia eta ikasia. Taldeak, estaerako, Königsdruck inprenta bisitatu du. Horixe da Alemaniako hiriburuko lau inprenta handienetako bat. Bertan, funtzionamendua, erabiltzen dituzten ekipamenduak eta lan antolaketa profesionala nolakoa den ikusteko aukera izan dute.

Azkenik, Berlingo ikastetxeko ikasleek visita gidatua egin diete Urnietako ikasleei Berlin inguruko historiari buruzko museo interaktiboan zehar. Han hiriko iragana hobeto ezagutu dute eta gertakari historikoak solasaldiak eginez lotu dituzte, astean zehar landutako kultura eta berdintasun lanekin konektatuz.

Arlo profesionaleko irteera eta lan planifikatu horiez gain, ikasle eta irakasle taldeak Berlindik bisita gidatuak egin dituzte eta bertako cultura eta gastronomía ezagutzeko aukera izan dute denbora librean zehar.