Gipuzkoa Cáritas | Salestarrak Magale Urnieta

Gipuzkoa Cáritas

Berriak

Caritasen lana ezagutu dute Oinarrizko Mailako ikasleek

Grafikagintza arloko bigarren mailako ikasleek Caritas erakundearen lana gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Pasa den astean bi boluntario gelan izan ziren euren lana azalduz eta elkarteak dituen programa guztiak aurkeztuz. Arretaz jarraitu zuten saioa ikasleek.

Orain, berriz, ekimenaren bigarren zatia izan dute. Izan ere, Caritasek Ategorrietan daukan Hotzaldi programa bisitatzeko aukera izan dute. Bertan, kalean bizi diren pertsonekin lana nola egiten duten azaldu diete ikasleei. Horretaz gain, Hotzaldiko instalazioak bisitatu dituzte eta bertan bi erabiltzailek beren istorio pertsonala kontatu diete. Aberatsa eta interesgarria izan da, benetan!

Eskerrik asko, errealitate hau gerturatzen laguntzeagatik.