Familien balorazioa ikastetxeari buruz | Salestarrak Magale Urnieta
DBH

Familien balorazioa ikastetxeari buruz

Berriak

Salestarrak Magale Urnietako familiek gehien baloratzen dutena

Gure eskolan, egunero badaude hezkuntzan benetako aldea egiten duten keinu txikiak.
Zuen seme-alaben hezkuntza zaintzen duten xehetasunak dira, egunero-egunero.

Lehen Ate Irekien jardunaldian, familia askok honako alderdi hauek azpimarratu zituzten bereziki:

  • Eguneroko presentzia: gure irakasleak ez daude soilik ikasgelan; patioan ere badaude, ikasleekin jolasean eta hizketan, haien beharrak adi entzunez eta gatazkak modu naturalean prebenitzen lagunduz.
    BIDEOA
  • Irteeretan laguntza eta zaintza: beti presente, ikasleak zainduz eta jarduera osoan zehar lagunduz. Hezkuntza ikasgelatik kanpo ere bizitzen da.
  • Eskolarekiko eta komunitatearekiko konpromisoa: eskola-ordutegitik kanpo ere jarduerak antolatzen eta parte hartzen dute; Gaubeltzako jaia, kirol-txapelketak, abesbatzak, Gabonetako festak edo Urnietako danborrada, besteak beste.
    GAUBELTZA BIDEOA
    LEHOI ERREGEA MUSIKALA

 

  • Irakasleen egonkortasuna: familiek eta ikasleek ondo ezagutzen duten irakasle-taldea, konfiantza eta jarraikortasuna bermatuz.
  • Hezkuntza-etapen ikuspegi globala: DBHn, Batxilergoan eta LHn irakasten duten irakasleak, ikasleen ibilbidea osotasunean ulertuz eta etorkizuneko erronketarako prestatuz.

Oraindik etortzeko aukerarik izan ez baduzue, Lehen Hezkuntzako eta DBHko bigarren Ate Irekien jardunaldira gonbidatzen zaituztegu, eta gogorarazi nahi dizuegu matrikulazio datak hurbiltzen ari direla.