
Euskararen Nazioarteko Eguna
Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna, geure ikastetxean!
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu gure ikastetxean, egun handi honi merezi duen garrantzia emanez eta gure hizkuntzarekiko maitasuna eta atxikimendua indartuz. Gure helburua euskara eskolako zein eskolatik kanpoko bizitzaren ardatza izatea denez, hainbat ekintza prestatu ditugu adin guztietako ikasleek parte hartzeko aukera izan dezaten.
Hasteko, txikienen eraikinean Lehen Hezkuntzako txikienek herri kiroletan parte hartzeko aukera izan dute eta 5.mailakoak berriz, teknologiaren munduan murgildu dira, eta euskal baliabideen site edo webgune bat sortu dute. Euskara modu digitalean ere lantzeko modu bikaina!
Helduenen eraikinean berriz, eraikin guztiko ikasleentzat antolatu den lehiaketa daukagu. Goizeko “Egun onetan” hainbat pista eman zaizkie eta horiek uztartuz zeri buruz ari garen asmatu beharko zuten. Irabazleak sari goxo bat eskuratuko du. Ondoren, DBH1eko ikasleek sortu duten Quizz-ean jolastuko dute DBH, Oinarrizko Maila eta Batxilergoko ikasleek. Bestalde, DBH eta LHko 6.mailakoek herri kirolen txapelketa batean ere hartu dute parte (eguraldi txarragatik eguna aldatuko da).
Egun hau euskara ikasteko, erabiltzeko, gozatzeko eta euskararen komunitateko parte sentitzeko egun aproposa da.
Euskara guztion altxorra da. Zaindu, erabili eta maita dezagun, gure eskolan zein egunerokoan!
Bihotzean bai baina ahoan ere bai!