Diruz lagundutako prestakuntza-ikastaro berriak | Salestarrak Magale Urnieta
Cursos

Diruz lagundutako prestakuntza-ikastaro berriak

Berriak


Langileen eta langabeen trebakuntza eta garapen profesionala hobetzeko ahaleginean,
Urnietako Salestar Ikastetxeak Lanbidek diruz lagundutako prestakuntza-ikastaro batzuk
diseinatu ditu, 2025-2026 ikasturterako.


Ikastaro hauek langabeei eta lanean ari diren langileei zuzenduta daude, baldin eta
enplegagarritasuna hobetu eta/edo gaitasunak hobetu nahi badituzte.

Langabeei zuzendutako prestakuntza-arloen artean, automatizazio-sistemak,
telekomunikazio-instalazioak eta muntaketa-mantentze mekanikoa bezalako
espezialitateak daude.


Jardunean dauden langileei zuzendutako arloen artean berriz, Eplan Cad elektrikoa,
Solidworks, Robotika, PLCen programazioa, Soldadura, Arduino edo Serigrafiako
ikastaroak daude, besteak beste.


Aprobetxa ezazu aukera hau zure profil profesionala hobetzeko eta helburu berriak
lortzeko.


Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke honako
helbidean: enpresa@salesianosurnieta.com


Uda zoriontsua opa dizugu eta bueltan, ilusioz eta indaberrituta hartuko zaitugu
zerbitzurik onena eskaintzeko.