DBH-3ko ikasleak Elhuyar-en Zientzia Azokan sarituak | Salestarrak Magale Urnieta

DBH-3ko ikasleak Elhuyar-en Zientzia Azokan sarituak

Berriak

Ikasturte honetako 2.ebaluazioan Salesiar Ikastetxeko irakasleek erronka interesgarria jarri zieten DBH-3ko ikasleei: taldeka, proiektu zientifiko edo teknologiko bat garatu behar zuten eta proiektu horren helburua gizarteko arazoren bati konponbidea jartzea zen. Fisika eta Kimika eta Teknologiako arloen orduak eta edukiak aprobetxatuz, ikasleak beraien sormena lanean jartzen hasi ziren eta hainbat ideia otu zitzaizkien, hala nola, ezindua den neska gazte bati telefono deiak egin eta jasotzeko sistema eta aplikazioa, Bullying-a jasaten duten pertsonei laguntzeko aplikazioa, gaur egun elikatzen garen produktuen inguruko informazioa zehatza jasotzeko sistema, itsuei kirola egiteko tresna bat…e.a. Guztira 12 proiektu.

Zeharkako Gaitasunak
Proiektu hauen bidez ikasleek ikastetxetik kanpoko eragile ezberdinekin hartuemanetan egon behar izan zuten eta sormena garatzeaz gain, autonomia, talde-lana, komunikatzeko gaitasuna eta beraien bizitzarako garrantzitsuak izango diren gaitasunak martxan jartzeko aukera izan zuten.
Hasierako zailtasunen ondoren pixkanaka-pixkanaka beraien helburuak betetzen joan ziren eta guztiaren amaieran, Donostiako Berritzeguneko Mari Sol Uria eta Hetel-etik gerturatutako Anabel Menica-ren aurrean seriotasun handiarekin defendatu zituzten euren proiektuak. Irakasle hauek ikasleek egindako lana, iniziatiba eta proiektuak aurkezteko moduak goraipatu zituzten.

Zientzia Azokan sarituak
Proiektu hauek, Elhuyarrek maiatzaren 6an Bilboko Plaza Barrian antolatu duen Zientzia Azokan aurkeztu berri dituzte ikasleek. Egun osoan bertara hurbildu ziren ikusleei proiektuen nondik norakoak azaltzen aritu ziren. Lehiaketa honetan proiektu hauetako bi sarituak izan ziren komunikazio eta lan talde aniztasunaren inguruko aipamen bereziak jaso zituztelarik. Saritutako proiektu batean, ezindua den neska gazte bati laguntzeko aplikazioa aurkeztu zuten. Bertan, eskuak erabili gabe telefono deiak hartu eta egiteko sistema azaldu zuten. Bestean berriz, egunero eskuartean izaten ditugun elikagaien inguruko ikerketa egin zuten. Ikerlari gazte hauek konturatu ziren mahaira iristen zaizkigun produktuak beti ere ez direla egokienak eta erosketa egiterakoan lagungarri izango zaigun informazio iturri bat jarri zuten funtzionamenduan.