Batxilergoko ikasleak Sobronen | Salestarrak Magale Urnieta
Sobron

Batxilergoko ikasleak Sobronen

Berriak

Aurreko astean, gure Batxilergoko ikasleek liburuak eta ikasgelako hormak alde batera utzi eta Arabako bazter hauetara jo zuten egun osoko irteera batean. Sobrongo Abentura Parkea izan zen aukeratutako lekua, eta esperientzia ezin hobea izan zen denentzat.

Goizean goizetik iragarrita zegoen bezala, eguraldi paregabea izan zuten lagun, giro ezin hobea kanpoko ekintzez gozatzeko. Ikasleek aukera zabala izan zuten, hala nola, zubietako zirkuituak, tirolinak, talde dinamikak, kayak…

Irteera hauen helburu nagusia lagunarteko harremanak sendotzea da. Ikasketen erritmo biziari etenaldia eman eta ingurune natural batean elkarrekin egoteak talde-kohesioa indartzeko balio izan zuen.

Neka-neka eginda baina irribarrea ahoan, indarrak berrituta itzuli ziren guztiak etxera, ikasturteko azken txanpari gogoz aurre egiteko.