Batxilergoan nota onak lor itzazu Magale Ikastetxean
Emaitza akademiko finak lortu nahi dituenak batxilergoan, Magale Ikastetxean lor ditzake. Iraskasleen hurbiltasunak eta ematen duten prestakuntzak hori ahalbidetzen du. Zergatik? Metolodogia berritzailea erabiltzen baitugu, besteak beste. Baliabide eta laguntza handia dute ikasleek. Arretaz irakur ezazu testua.
Ikus ezazu bi ikasle ohiren iritzia!
“Gure ikastetxeko batxilergoa oso ongi dago. Batxiler zientifiko-teknologikoa da, oso osatua, konpletoa, bai akademikoki, bai gertutasun eta giro aldetik”. Argi eta garbi azaldu digu, honela, Magale Ikastetxeko orientatzaile Aitziber Erzibengoak. Gainera, zer ikasi zalantzan egonez gero, “primerakoa” dela dio bide hau, ate guztiak irekitzen dizkizu-eta.
Honez gain, unibertsitateko karrera zehatz batzuetan sartzeko nota onak eskuratu nahi dituen ikasleak ere aukera ona du Magale Ikastetxean. Izan ere, ugari dira emaitza finak behar dituzten ikasleak, esaterako, medikuntza edo erizaintza ikasteko; eta gure eskolan hori ongi baino hobeto lortzen dute.
Zer duen berezi Magale Ikastetxeak? Lehenik eta behin, zentroan ikasteko giro ezin hobea dago. “Gizabanakakoaren errespetoa izugarria da Magalen, giro aparta dago eta asko zaintzen dugu ikaslea. Izan ere, irakasleak oso gertukoak dira, ikasleen gainean daude behar dituztenerako. Jarraipena oso fina dugu”, dio Erzibengoak.
Hori gutxi balitz, zentro ‘txikia’ izanik, aukera ematen du irakasleen eta ikasleen arteko giro eta harremana sendotzeko. Baita, ondorioz, ikasleari jarraipen estua egiteko ere.
Ikus ezazu Medikuntza ikasteko irakasgaien infografia
Selektibitaterako, erabat prest
Beste alde batetik, “Selektibitateari dagokionez, erabat prest gaude Magalen. Izan ere, guk eskaintzen ditugun irakasgai guztiekin 14 notara hel daitezke ikasleak; zalantzarik gabe”, zehaztu du orientatzaileak.
Hala, Ikasleak nota atera nahi badu, baliabide eta laguntza handia ematen zaio zentroan ongi presta dadin. “Ez dute inongo arazorik izaten unibertsitatera joateko”.
Gainera, irakasleak oso profesional finak dira, gaitasun handikoak batxilergoan irakasteko eta Selektibitaterako: “Oso ongi prestatzen ditugu ikasleak. Metodologia berritzaileak baititugu”, azpimarratu du. Baina, zer ote?
‘Flipped Classroom’, sistema berritzailea
Magale Ikastetxean dugun beste indarretako bat planifikazioa da, zehazki. Alegia, adar zientifikoko irakasgai guztiak eskaintzeaz gain, egutegi batean gai guztiak zehazturik eta antolaturik daude matematikan, fisikan eta kimikan. Hori oso berritzailea den metodologia batekin gauzatzen dugu orain dela hiru urtetik.
“‘Flipped Classroom’ sistemaren bitartez, ikasten hasten direnerako, planifikaturik dute egun bakoitzean nola joan beharko luketen gai guztia menperatzeko. Baita zenbat ariketa egin behar dituzten maila gorena lortzeko ere. Eta ikasle bakoitzak bere martxa jarraitzeko aukera ere ematen du, gainera”, azaldu digu Fisika eta Teknologiako irakasle Lierni Goenagak.
Ikus Flipped Classroomi buruzko ikasleen testimonioak
Horrezaz gainera, amaieran, beti bizpahiru ordu izan ohi dituzte bi aukera lantzeko: behin bukaturik, errepaso ariketak egiteko, edo haratago joanez gero, ariketak berak ikasleak eratzeko. Hau da, ‘sortze fasera’ heltzen dira, non ikasleak ariketak berak eratzen dituen.
Sistema honekin irakasleak bertatik bertara jarrai eta lagun dezake ikaslea, hain zuzen ere, argi eta garbi ikusiko baitu bakoitzaren abiadura eta gaitasuna: “Hala, ordu guztietan zalantzak galdetzen dizkigutenez, feedback zuzena dugu eurekin. Hala, badakizu nor doan aurreratuta, nor doan ondo, edo nork benetan zailtasunak dauzkan eta zure laguntza behar duen”.
Irakasgaia nahi adina menperatu
“Guk sortzera animatzen ditugu; zergatik? Ariketak eratzen dituzun momentuan gaia erabat menperatzen baituzu. Eta ondorioz, badakizu azterketa ongi egingo duzula, nota ona lortuz. Bloomen taxonomiaren azken maila litzateke, hain justu”, dio Goenagak.
Hori gutxi balitz, azalpen teoriko guztiak bideoz filmaturik dituzte, ikasleen euren etxean nahi adina aldiz ikus eta errepasa ditzaten. “Honenbestez, nota oso ona ateratzeko gai zara hemen. Eta ez hori bakarrik: gainera, prestatuta egongo zara unibertsitateko lehen urtean, gaia menperatuta eramateko”.
Horrenbestez, gustuko karreran sartzeko nota onak eskuratu behar dituen ikasleak aukera paregabea du Magale Ikastetxean: iraskasleen prestutasun eta hurbiltasunaz gain, zientzietako irakasgai nagusiak ikasteko metodologia berritzailea erabiltzen duelako.
Medikuntzako irakasgai egokienen infografiarik nahi?