Babes neurriak 2020-2021 ikasturterako | Salestarrak Magale Urnieta

Babes neurriak 2020-2021 ikasturterako

Berriak

Pandemiaren bilakaera ona izan bada ere, egoera ezegonkorra da oraindik, eta ezin da aurreikusi nola garatuko den datozen hilabeteetan. Horregatik, ondoren zerrendatzen diren neurriak behin-behinekoak dira eta aldatu ahal izango dira pandemiaren eta osasun egoeraren bilakaeraren aurrean.
Kutsatzeak ekiditea da gure ikastetxeak datorren ikasturteari begira duen lehentasunezko helburuetako bat. Horretarako, funtsezko bi alderdi hauek hartu behar ditugu kontuan:

1.- Eremuen eta pertsonen fluxuen antolamendua
2.- Higiene eta garbitasun neurriak

Pertsonen arteko kontaktua denez birusaren transmisioaren alderik kritikoena, funtsezkoa izango da ikastetxeko langileek, ikasleek eta familiek erantzukizun partekatuz jokatzea, eta osasun arloko agintariekin harremanetan egotea. Hezkuntza komunitate osoa sentsibilizatzea eta guztien laguntza jasotzea oinarrizkoa izango da plana eraginkorra izan dadin.

Ondoren, ikastetxean garatu dugun Jardute Planaren neurri garrantzitsuenak zerrendatzen dira:

Eskolako gela eta guneak: ikasle talde ugarienentzako gune berriak egokitzen ari gara beraien arteko distantzia handitzeko asmoz. Gelen garbiketa areagotuko da eta aireztatuak mantenduko dira.

Ikastetxerako sarrera: Covid-19 sintomak dituen ikasleak ezingo du ikastetxera etorri. Horrela izan ezkero, tutoreari eta osasun zentruari komunikatu beharko dio. Jende pilaketak ekiditeko sarrera irteerak mailakatuak eta leku ezberdinetatik egingo dira. Oso garrantzitsua da sarrera orduak errespetatzea, talde handiak sarreran ekiditeko:

Sarrera:

Ordua — Taldea — Sarrera puntua

8:00 — SEA eta ARI — Sarrera Nagusia
8:05 — IG-2, ME, IEA — Alboko etxartea
8:05 — Batxillergoa, OLH — Sarrera Nagusia
8:05 — IG-1, DEPIM — Aurreko Grafikagintzako fundaziotik
8:10 — DBH-3, DBH –4 Sarrera Nagusia
8:15 — DBH-1, DBH –2 Sarrera Nagusia

Behin ikasleak ikastetxean sartu ondoren, zuzenean dagokion tailer edo geletara joango dira, sarrera, pasabide edo patiotan talde pilaketak ekiditeko.

Irteera:

Ordua — Taldea — Irteera puntua

14:00 — SEA eta ARI — Grafikagintzako atetzarra
14:05 — IG-2, ME, IEA — Tailerreko atetzarra edo alboko etxartea
14: 05 — Batxillergoa, OLH — Sarrera Nagusia
14:05 — IG-1 — Tailerreko atetzarra edo alboko etxartea
14:05 — DEPIM — Aurreko Grafikagintzako fundaziotik

14:10 — DBH-3, DBH-4 — Sarrera Nagusia
14:15 — DBH-1, DBH-2 — Sarrera Nagusia

Jolasgaraiak: Jolasorduetan sarrera-irteerak mailakatuak izango dira eta galeria eta patioetan espazio ezberdinak antolatuko dira. Irailean, banaketa horren berri emango da. Janari-edari Makinarik ez da irekita egongo. Edaria edo janaria behar duenak etxetik ekarri beharko du.

Garbitasun neurriak:

  • Gela, tailer eta pasabideen garbiketa areagotuko da.
  • Ikastetxeko gune guztietan musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da. Ikasleek musukoa etxetik ekarri beharko dute.
  • Egunean zehar ikasleek maiz garbitu behar dituzte eskuak. Eskuak garbitzeko modu egokia erabili (ikusi aholkuak). Horretarako, gela eta tailer bakoitzean gel hidroalkoholikoa egongo da. Komunetan xaboia ere izango da
  • Ekipamendu berdina partekatzen diren kasuetan (makinak, automatak…) hauek, erabili aurretik eta ondoren desinfektatuko dira.
  • Komun guztietan desinfektantea eta papera egongo da. Erabiltzaile bakoitzak ukitu behar dituen gainazalak papera eta desinfektantearekin garbitu ahal izango ditu erabili aurretik eta ondoren.
  • Ikasleren batek eskolan ari denean sintomarik sentitu ezkero irakasleari abisatu eta etxera itzuli beharko du eta osasun zentrora abisatu bere egoera baloratzeko.
  • Horretaz gain, higiene pertsonaleko neurri orokorrak jarraitu behar dira.


Ikastetxe barruko joan-etorriak
: pasabide eta galeria guztietatik beti gure eskuinaldetik ibiliko gara eta beste pertsonengandik segurtasun distantzia bermatuz.

Ikasle talde ezberdinen harteko harremana: Pertsonen joan etorriak eta gela aldaketak ahal diren guztia murriztuko dira. Ikastetxe barruan eta kanpoaldean taldeen arteko harremana ahal den neurrian edidituko da.