Argien piztuera ekitaldia | Salestarrak Magale Urnieta

Argien piztuera ekitaldia

Berriak

GABONAREN hasiera SALESTARRAK URNIETA MAGALEren eskutik

Gabonetako Argien Piztuera ekitaldirako GONBIDAPENA

Datorren abenduaren 10ean, arratsaldeko 18:15ean, Urnietako Etxeberri  Plazan Salestarrak Magale Urnieta Ikastetxearen eskutik Gabonetako Argien Piztuera ekitaldia ospatuko dugu. Festa honekin, bertaratutako guztiekin alaitasun eta ilusio une bat partekatu nahi dugu, gabonetako izpirituz betetako giro atsegina sortuz.

Aurten ere,  ikastetxeko maila desberdinetako ikasleek egindako lana izango da ikusgai.

Ekitaldian zehar musikari tartea egingo diogu; LH eta DBHko ikasleak arduratuko dira musika jartzeaz eta bukatzeko, txokolate beroa izango da bertaratutakoentzat.

Ekitaldiaren egitaraua ondorengoa izango da:

  • Ekitaldiaren hasiera
  • Dantzariak eta trikitilariak
  • Olentzeroren bisita
  • 3,2,1 PIZTU ARGIAK!
  • LH eta DBHko ikasleen Gabon Kantak
  • Gabonetako mezua
  • “Txokolatada”

Denak gonbidatuta zaudete!