
Martxoak 8
Martxoak 8: Berdintasunaren bidean, urratsak emanez!
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, gure ikastetxea morez jantzi da. Hausnarketarako eta aldarrikapenerako tartea izan dute ikasgeletan, historian zehar
emakumeek egindako bidea aitortzeko eta etorkizun parekideago bat irudikatzeko. Egunean zehar, hainbat ekintza dinamiko eta aberasgarri burutu dituzte etapa desberdinetan:
Egunari hasiera emateko, martxoaren 8 honen jatorria eta garrantzia hobeto ulertzeko, bideo informatibo bat ikusi dute eta ondoren hausnarketa eta elkarrizketarako tartea izan dute.
Hitzei ere tartea eman diete. Bertso sorta klasikoak entzuteaz gain, ikasleek euren koplak eta bertsoak sortu dituzte, berdintasunaren mezua erritmoan eta erriman jarriz.
Nor izan zen Bizenta Mogel? Eta Maurizia Aldeaiturriaga? Kahoot jolas baten bidez, gure historiako emakume erreferente eta ospetsuen inguruko bitxikeriak eta lorpenak ere ikusi eta
ikasteko parada ere izan dute modu dibertigarrian.
Egun berezia izan da, baina argi dugu: berdintasuna eguneroko lana da.