MENUA 

Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak

ZIKLO MENUA

Instalaciones Eléctricas, Antenas, Telefonía, TZI, Sistemas Domóticos, BTEE...

Titulazio honek zure kabuz edo besteentzat lan egiteko aukera ematen dizu honako hauen garapenean, kudeaketan eta ikuskapenan: eraikinetako instalazio elektrikoen muntaia eta mantentzean, sistema domotikoen instalazioak (etxe inteligenteak), telefonia, telebista eta Telebistako Zirkuitu Itxia (TZI)-k bezalako telekomunikazio-azpiegituratan, antenen eta eguzki energien (fotovoltaikoa eta mini-eolikoa) instalazio eta konponketan, eraginkortasun energetikoan, etab.

Gainera BTEE-a lortuko duzu, instalatzaile argiketariaren txartela (autonomoa).

Formakuntza honek teoria eta proiektuetan oinarritutako praktikak uztartzen ditu.

Ikasiko duzuna da...

Honako proiektu hauek garatzen ikasiko duzu: etxebizitza eta eraikuntzetako instalazio elektriko, antena eta telefoniakoak, instalazio automatizatuak, segurtasun, megafonia, bideo-atezain eta sistema domotikoen instalazioak (etxe inteligenteak), eta askoz gehiago...

Enpresetan Praktikak

Formazio honek praktiketako orientabidea du eta enpresetara bideratua dago, Lantokiko Prestakuntzarekin (L.P.), Lanbide Heziketa DUALArekin Txandakako Erregimenean eta atzerrian egindako lan-praktikekin, ERASMUS+ Programari esker..

Honako hauetan egingo duzu lan...

Behe-tentsioko elektrifikazioan, antena eta telefonian, eguzki-energian, gestio energetikoan, etab.

Autoenplegua

Zure enpresa sortzeko behar dituzun ezaguera eta erremintak eskaintzen dizkizugu, IkasEnpresa eta UrratsBat programen bidez.

Zergatik Salesiarrak?

  • Enplegagarritasun-tasa altua
  • Praktika eta proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza
  • Espezializaturiko instalakuntza eta tailerrak
  • Irakaslegoaren profesionaltasuna eta esperientzia
  • Ikaslegoaren jarraipena

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago