MENUA 

Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia-argitalpenen Diseinua eta Edizioa

ZIKLO MENUA

Diseinu Grafikoa, Kolorea, Tipografia gustatzen bazaizkizu, edo sortzailea bazara... hau da zure zikloa!

Titulazio honek balio anitzeko irteera perfila eskaintzen dizu eta horri esker grafikagintzaren alorrean hainbat lanpostutan lan egiteko aukera ematen dizu: diseinatzaile (grafikoa, editoriala, web orriena...), testuen maketatzailea, multimedia garatzailea, inprimategietan (offset, serigrafia, tanpografia), etab.

Logotipoak sortuko dituzu, marken eskuliburuak egingo dituzu, ontziak, infografiak eta argazkigintza kanpainak diseinatuko dituzu, web guneak garatuko dituzu, etab.

Formakuntza honek teoria eta proiektuetan oinarritutako praktikak uztartzen ditu.

Ikasiko duzuna da...

Irudiei ukituak ematen, Photoshop-arekin muntaia profesionalak egiten, logotipoak eta flyers-ak diseinatzen Illustrator-arekin, kartelak egiten, liburuxkak eta liburuak maketatzen edo PDF interaktiboak eta liburu elektronikoak sortzen Indesign-arekin, packaging ontziak sortzen, web guneak diseinatzen, letra eta kolorekin lan egiten, kamisetak serigrafiatzen, eta askoz gehiago...

Enpresetan Praktikak

Formazio honek praktiketako orientabidea du eta enpresetara bideratua dago, Lantokiko Prestakuntzarekin (L.P.), Lanbide Heziketa DUALArekin Txandakako Erregimenean eta atzerrian egindako lan-praktikekin, ERASMUS+ Programari esker..

Honako hauetan egingo duzu lan...

Publizitate agentzietan, editorialetan, diseinu eta argazkigintza estudioetan, inprimategietan, web diseinu eta multimedia estudioetan, freelance bezala...

Autoenplegua

Zure enpresa sortzeko behar dituzun ezaguera eta erremintak eskaintzen dizkizugu, IkasEnpresa eta UrratsBat programen bidez.

Zergatik Salesiarrak?

  • Enplegagarritasun-tasa altua
  • Praktika eta proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza
  • Espezializaturiko instalakuntza eta tailerrak
  • Irakaslegoaren profesionaltasuna eta esperientzia
  • Ikaslegoaren jarraipena

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago