MENUA 

Mantentze-lan Elektromekanikoa

ZIKLO MENUA

Piezen mekanizatzea, multzoen soldatzea, mantentze-lan elektriko eta mekanikoa

Titulazio honek makineria eta industria-tresnerien muntatzea eta mantentzea egiteko aukera ematen dizu, arlo mekaniko, elektriko eta hidro-pneumatikoak kontutan hartuz. Honez gain, beharrezko diren sistema eta tresnak ondo ezagutu ahal izango dituzu, buruturiko prozesuaren kalitatea egiaztatzeko.

Formakuntza honek teoria eta proiektuetan oinarritutako praktikak uztartzen ditu.

Ikasiko duzuna da...

Pieza mota desberdinak mekanizatzea ohiko makineriarekin eta zenbakizko kontrolarekin (CNC), multzoen soldatzea soldadura mota desberdinekin (elektrodoena, erdiautomatikoa, MIG/MAG, TIG), makina mota desberdinen zati elektrikoa, mekanikoa eta pneumatikoa ezagutzea beraien muntaketa, desmuntaketa eta mantentzea egiteko, eta askoz gehiago...

Enpresetan Praktikak

Formazio honek praktiketako orientabidea du eta enpresetara bideratua dago, Lantokiko Prestakuntzarekin (L.P.), Lanbide Heziketa DUALArekin Txandakako Erregimenean eta atzerrian egindako lan-praktikekin, ERASMUS+ Programari esker..

Honako hauetan egingo duzu lan...

Baldintza egokietan egon behar duen edozein motatako makineriarekin lan egiten duen enpresa klase guztietan.

Autoenplegua

Zure enpresa sortzeko behar dituzun ezaguera eta erremintak eskaintzen dizkizugu, IkasEnpresa eta UrratsBat programen bidez.

Zergatik Salesiarrak?

  • Enplegagarritasun-tasa altua
  • Praktika eta proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza
  • Espezializaturiko instalakuntza eta tailerrak
  • Irakaslegoaren profesionaltasuna eta esperientzia
  • Ikaslegoaren jarraipena

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago