MENUA 

Instalazio Elektriko eta Automatikoak

ZIKLO MENUA

Instalazio Elektrikoak, Antenak eta Telefonia, Megafonia, Bideo-atezainak, BTEE...

Titulazio honek zure kabuz edo besteentzat mota guztietako etxe, eraikuntza eta lokaletan aurkitu daitezkeen instalazio elektrikoen garapenean lan egiteko baimentzen zaitu. Instalazio elektriko, domotiko, zein segurtasunezkoak, eta antenak, telefonia, megafonia eta abarren diseinua, muntaia, doitzea eta mantentzea aurrera eramateko gai izango zara.

Gainera, BTEE-a lortuko duzu, instalatzaile argiketariaren txartela (autonomoa).

Formakuntza honek teoria eta proiektuetan oinarritutako praktikak uztartzen ditu.

Ikasiko duzuna da...

Etxebizitza eta eraikuntzetan, instalazio automatizatuetan, segurtasun instalazioetan, megafonia, bideo-atezain eta leku askotan, instalazio elektriko, antena eta telefoniako proiektuak garatzen ikasiko duzu.

Enpresetan Praktikak

Formazio honek praktiketako orientabidea du eta enpresetara bideratua dago, Lantokiko Prestakuntzarekin (L.P.), Lanbide Heziketa DUALArekin Txandakako Erregimenean eta atzerrian egindako lan-praktikekin, ERASMUS+ Programari esker..

Honako hauetan egingo duzu lan...

Behe-tentsioko elektrifikazioan, antena eta telefonian, eguzki-energian, gestio energetikoan, etab.

Autoenplegua

Zure enpresa sortzeko behar dituzun ezaguera eta erremintak eskaintzen dizkizugu, IkasEnpresa eta UrratsBat programen bidez.

Zergatik Salesiarrak?

  • Enplegagarritasun-tasa altua
  • Praktika eta proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza
  • Espezializaturiko instalakuntza eta tailerrak
  • Irakaslegoaren profesionaltasuna eta esperientzia
  • Ikaslegoaren jarraipena

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago