MENUA 

Inprimaketa Grafikoa

ZIKLO MENUA

Offset imprimaketa eta digitala, serigrafia, tanpografia...

Titulazio honek grafikagintzan lan egiteko aukera ematen dizu, honako enpresetan: inprimategietan (offset, serigrafia, tanpografia), offset makinista bezala, serigrafi eta/edo tanpografiako langile bezala, karteldegi munduko errotulazio enpresetan adibidez, kopia-dendetan, etab.

Formakuntza honek teoria eta proiektuetan oinarritutako praktikak uztartzen ditu.

Ikasiko duzuna da...

Zure diseinuak egiten gero offset imprimaketa makinekin (ohikoak) eta digitalekin inprimatu ahal izateko. Honez gain, kamisetak serigrafiatzen, katilu, platerak, ontzi, estutxeak... eta askoz gehiago!

Enpresetan Praktikak

Formazio honek praktiketako orientabidea du eta enpresetara bideratua dago, Lantokiko Prestakuntzarekin (L.P.), Lanbide Heziketa DUALArekin Txandakako Erregimenean eta atzerrian egindako lan-praktikekin, ERASMUS+ Programari esker..

Honako hauetan egingo duzu lan...

Inprimategi digitaletan eta ohikoetan (offset), errotulazio enpresetan, kopia-dendetan, paper-dendetan, serigrafia tailerretan etab.

Autoenplegua

Zure enpresa sortzeko behar dituzun ezaguera eta erremintak eskaintzen dizkizugu, IkasEnpresa eta UrratsBat programen bidez.

Zergatik Salesiarrak?

  • Enplegagarritasun-tasa altua
  • Praktika eta proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza
  • Espezializaturiko instalakuntza eta tailerrak
  • Irakaslegoaren profesionaltasuna eta esperientzia
  • Ikaslegoaren jarraipena

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago