Formazioan zehar, ikasleek enpresekin harremana daukate. Alde batetik, enpresetako hizlariekin izandako jardunalditatik. Bestetik, enpresetara egindako bisitetatik eta azkenik, ikasketei Lantokiko Prestakuntzarekin amaiera emanez.
Formazio honek praktiketako orientabidea du eta enpresetara bideratua dago, Lantokiko Prestakuntzarekin (L.P.), Lanbide Heziketa DUALArekin Txandakako Erregimenean, eta Atzerrian egindako Lan-praktikekin, Programa ERASMUS+ Programari esker.
Gure Lan Poltsan parte hartu nahi baduzu, zure Curriculum-a bidali diezagukezu eskatzen dizkiguten lan eskaintzetarako.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, zure datu pertsonalak “BOLSA DE TRABAJO” fitxategian sartuta daudela eta horren helburua enpresek eskeintzen duten lanen edo/eta zure curriculumaren administrazio kudeaketa, zure lanbide eta ikasketa profilera egokitzen diren langileen hautaketa prozesuetan parte hartzeko dela jakinarazten dizugu. Datu horiek zure profilean interesatzen diren enpresei laga ahalko zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Kontratatua izanez gero, SALESIANOS URNIETARI baimena ematen diozu, SEPEri jakinarazteko Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.
Fitxategi horien erantzulea SALESIANOS URNIETA bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Ergoien auzoa 6 zk. 20130 Urnieta helbidera edo salesiarrak@salesianosurnieta.com posta elektronikora eskaera bat bidali behar duzu, NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.