MENUA 

Berrikuntza eta Proiektuak

Programación e Implantación de Intervenciones para mejorar la Acción Educativa

Hezkuntza, proposatutako helburuak lortzeko baliabide, pertsona eta material asko behar diren prozesu konplexu bat da..

Gure ikastetxean hezkuntza hobetzeko maila desberdinetan programatzen eta ezartzen diren hainbat esku-harmen aurkezten dizkizuegu..

EFQM Kudeaketa Sistema


  • Ikastetxearen jarduera kudeatzeko modua hobetu asmotan, 1998an gure eskolako liderrek EFQM europar ereduaren sistema ezartzea erabaki zuten eta lehenengo Kalitate Taldea sortu zen.
  • Urte hartatik, 1998, gaur arte Zuzendaritza Taldeko kide batzuk EFQMri buruzko prestakuntza jaso dute eta ikastetxean bere ezarpenean buru egin; gaur egun lau dira Euskaliteko Ebaluatzaile Klubeko kide direnak.
  • Gesco Consultores eta Euskalit erakundeen kolaborazioarekin kontatu da prestakuntza eta aholkularitzarako.
  • 2000 urtean lehenengo Autoebaluazioa egin zen ikastetxean; ondorengo urteetan, urteko bat; 2003an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko adituek ebaluatua izan zen aurreneko memoria idatzi zen. 2004ean Euskalitek ikuskatzeko memoria idatzi zen 2004an Zilarrezko Qa lortuaz.
  • Ikastetxeko pertsona guztiak prozesuan parte hartu zuten eta bertan darraite sistema eta bere gauzatzea sostengatzen Prozesu Taldeetan parte hartuz.

Investors in People


  • Ikastetxeko kudeaketa sistemak pertsonen inguruan duen pisua nabarmena delaz jabeturik, 2004an Zuzendaritza Taldeak beste pauso bat ematea erabaki zuen eta beste hiru ikastetxerekin Inverstors In People-n formatu eta ikastetxean ezartzeko inplikatuz, Kalitateko Euskal Agentziaren proiektu baten barne.
  • Investors In People organizazioan prestakuntza eta garapenaren kudeaketaren etengabeko hobekuntzako dinamika ekartzen duen erreminta bat da eta langile denek kudeaketaz sumatzen dutena jasotzeko balio duena.
  • Bere garapenak honako hau suposatzen du:
    • Ikastetxeak langileen prestakuntza eta garapena nola kudeatzen dituen neurtzeko erreferente bat edukitzea..
    • Organizazioan dauden hobetzeko eremuak identifikatzeko neurketaren emaitzak langileen iritzietatik jasotzen dira..
    • Ezartzeko Akzioak zehaztu..
  • Aholkulariek egin dituzte elkarrizketak, ikastetxeko diagnostikoa eman digute, eta Hobetzeko Eremuak adostu ditugu.
  • Gaur egun Akzio Planak burutze prozesuan gaude eragiten dieten prozesuen erdian sartuz, helburu bezala pertsonen garapeneko kudeaketan Hobekuntza etengabea izanik.

IRALE, Irakaslegoaren Euskalduntzea


  • DBH eta Batxiler etapetan Euskaraz ematen dira klaseak, Lengua Castellana ezik, eta Heziketa Zikloak Euskalduntzeko bide estrategiko bat planifikatu dugu.
  • Zikloetako irakasle gehienak Euskaraz klaseak emateko kualifikatuta daude, eta osotasunera iristeko, ikastetxeak, irakasleek modu mailakatu batean liberazio baimenak eska ditzaten, pausuak eman ditu era horretara prestaketa jaso eta eskatutako tituluak gainditu ahal izateko.
  • Zenbait irakasle, beraien kabuz eta beren borondatez, beraien aisialdian, denbora eta esfortzua dedikatzen ari dira Euskararen menperatze maila hobetzeko formazioa jasoz.
  • Bestalde, ikastetxeak Eusko Jaurlaritzako LHko Zuzendaritzako LHko materialak euskarara itzultzeko proiektuan parte hartzen du: apunteak, liburuak...

ULIBARRI Normalkuntza


  • Ikastetxeak egin duen Euskararekiko aukera agirian da, baina ikasketetara murrizteko eta ikasleek Euskara ikastearekin bakarrik lotzeko arriskua dugu.
  • Eguneroko bizitzako hainbat esparrutan erabilera bultzatu asmotan Ulibarri Plana: hizkuntza normalkuntza proiektua txertatu dugu.
  • Gure ikasle eta langileen hainbat girotan Euskararen erabilera formala eta ez formalaren ikerketa-diagnosiaren bitartez, beraien normalizazioa hobetu dezaketen alderdietan eragitea planifikatzen da.
  • Era berean, hizkuntza sendotzeko Barnetegietan egun batzuk pasatzeko hainbat talderentzako parte hartzea programatzen da.

Agenda 21 - Ingurugiroa


  • Ikastetxeko Agenda 21 lan egiteko proposamen berritzailea da, ikasleriak bere inguruko ingurugiro arazoak aztertu eta ulertzea bultzatzen duena, eta herritar arduradun bezala gizarte justuago eta ekologikoki jasangarriago baten alde jokatzeko prestatzen duena.
  • 3 oinarrizko osagarri garatzen ditu: ikastetxeko eta inguruko ingurunearen iraunkortasuna, berrikuntza kurrikularra eta erkidegoan parte hartzea.
  • Beste bi ikastetxe eta Urnietako udalarekin elkarlanean planifikatu da proiektu hau.
  • CEIDA, ingurugiroari buruzko aholkularitzak kolaboratzen duen ondorengo oinarrizko ekintzetan garatzen da:
    • Informazioa, motibazioa eta prestaketa ekintzak..
    • Diagnosia, proposamenak eta planifikazioa: udaletxea, ikastetxe eta familietan..
    • Interbentoreen komunikazioa eta erakusketa publikoa datorren ikasturterako..

PBL, Ikasketa Estragegia


  • Bizitzea suertatu zaigun gizarte hau etengabe eboluzionatuz doa eta sortzen diren aldaketek, jakina, gure inguruko jendeari eragiten diete, eta ondorioz, era garrantzitsu batean, gure hezkuntza sektoreari. Neurri batean behar eta eskaera horiei erantzuna ematea beharrezkoa da.
  • PBL trebeziak eta ezagupenak garrantzi berbera duten irakaskuntza-ikaskuntza estrategia bat da.
  • Prozesu linealari uko egiten zaio (irakasleak informazioa ematen du – ikasleak ikasi – irakasleak ikasitakoa erabiltzeko arazo bat aurkezten du).
  • Beste zikliko baten ordez (Irakasleak arazo bat aurkezten du – ikasle talde batek ikasi nahi dena identifikatzen du – informazioa ikasten du – arazoa ebazten du – beste berri bat identifikatzen du).
  • Lehenengoa ezaguerak jasotzean zentratzen da: informazioa memorizatu gero ebaluazio bati erantzunez ikaslea gogoratzen den edo ez ikusteko. Bigarrena, aldiz, ziklikoa da, talde lanean informazioa jasoz arazoak konpontzeko trebeziak garatzean datza.
  • Finean, bere hezkuntza prozesua amaitzean, ikasleak:
    • Aurreko prozesuarekin: ezaguera asko, kontzeptu asko..
    • PBL prozesuarekin: arazoei aurre egin eta irtenbideak bilatzeko gaitua dago; ikasten jarraitzen ikasi du..

Gure ikastetxeak 2002tik, pixkana estrategia hau maila desberdinetan sartu du; horretarako irakasle denen oinarrizko formazioa eta beraien klasean erreminta hau darabiltenen formazio espezializatua planifikatu ditu.

Adimen Emozionala


“Adimen Emozionala, pertsonen arteko komunikazio azpian dauden sentimenduak bereizteko sentsibilitatea eta kontzientzia erabiltzeko gaitasuna da, eta pentsatu gabe eta odolbero erantzuteko tentazioari eustekoa, harmenez, autentikotasunez eta zintzotasunez jokatzeko gaitasuna ere bai”.

  • Hezkuntza arloan, pertsonen arteko harremanetan ematen den zerbait funtsezkoa da: ikasleak beraien artean, irakasleekin, langileak beraien artean, familiaren inguruko partaideekin…
  • Zuzendaritza Taldeak, beren borondatez, Gipuzkoako Aldundiak lagundutako proiektu batean parte hartzeko eskaintza egin zien irakasleei.
  • Dagoenekoz formazioko hiru maila jaso ditugu (irakasleri osoak), maila pertsonalean lan egitera zuzenduak, eta 2007/08 ikasturtean geletara zabaldu da.
  • 4 irakaslek Adimen Emozionaleko Aditu maila burutu dute. Berauek dira AE ikasleekin lantzeko programa koordinatzen dutenak.
  • Familiei ikastaroak ematen hasi gara, bigarren mailara arte.
  • Hurrengo erronka enpresei formazioa eskaintzea izango da.

Zelula Flexiblea, SMC


Proiektu honen garapenean Tknikako helburuak onartzen dira, proiektu honekin kolaboratzen duen zentruarenak, alegia.

Beronen helburu estrategikoak bezala honakoak aitatu ditzakegu:

  • Industri automatizazioaren arloan erabaki estrategikoak hartzeko gaitzea, enpresan teknologia honen egoera eta garapena ezagutuaz, bere potentziala eta proiekzioa.
  • Teknologia menperatzea lortzea, Tknika erreferente eta enpresa eta erakundeekin kolaboratzaile izanik eta gure inguruan kolaborazio sareak sortzea.
  • Gizartera modu eraginkorrean iristea, zentru integralen, enpresen e.a. bitartez (lortutako ezagupenen transferentzia).

Ondorengo jarduketa eremuak garatuko dira:

  • Komunikazio industrialak; bus desberdinekin eta komunikazio sareekin erlazionatutako jarduerak: RS232/ RS485, Controller Link, Ethernet, Scada….
  • PCL's en programazio aurreratua: HAS sistema, OPC serbidoreak..
  • MES-en ezarketa: HAS sistema, EDMES programa, SPC, TQM moduluak “Factory dinamics”ekin erlazionatutako kontzeptuak..

Ingenieritzako Proiektuak


Azken urteotan ikastetxeak Ingeniari Tekniko Industrialeko Eskola desberdinekin kolaboratzen du, azken kurtsoko ikasleei beraien karrerako bukaerako proiektua gurean egiteko aukera emanaz.

Gure teknikoek animatzen eta tutorizatzen dute beraien lana, gure instalazioetan eta ikastetxearen ekipamenduekin egindakoa.

Azken urteotan garatu diren proiektu batzuk:

  • Zelula Flexiblea automatizatu.
  • Ordenagailu bidez Eguzki plaken orientazio malgua.
  • KZ motore baten kontrola TCP/IP bati konektatutako mikrokontroladore baten bitartez.

Nazioarteko Harremanak


Gure ikastetxea nazio eta nazioarteko mailako akordioetara irekia dago, eskolako teknologia, irakasle-teknikoen formazioa eta ikasleen nazioarteko heziketa esperientzia hobetzeko asmoz. Azken puntu hau azken urteetan zehaztu egin da, atzerriko enpresetan lan praktikak eginez.

Gure Lanbide Heziketako ikasleak Finlandian, Italian, Txekiar Errepublikan, eta gehienetan, hizkuntzagatik, Erresuma Batuan lan egin dute.

Batxilergo ikasleak Alemaniako, Finlandiako eta Ingalaterrako taldeekin elkartruke kulturaleko programa batean sartuta daude.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago