MENUA 

Hezkuntza Emozionala

Guraso eskola

Gure ikastetxean gurasoak hezkuntza emozionaleko ikastaroetan parte hartzeko aukera daukazue. Urrian antolatzen dira, kurtso hasierako aurkezpen bileren ondoren.

Ikastaroen helburua, besteak beste, gurasoak beraiengan eta gertuko pertsonengan azaltzen diren emozioak ulertu eta erregulatzen jakitea da. Eta hori ongizate eta zorion iturri izan daitezen eta ez elkarbizitza eta harremanak zailtzen dituzten arazo bihurtu.

Heziketa Emozionala

Adimen emozionalaren egin beharra hori da hain zuzen. Beste adimen mota bat da, logiko-matematikoa, ahozko-linguistikoa, musikala, espaziala e.a. motako adimenekin batera. Adimen soziala dela ere esan daiteke elkarbizitza eta harremanetarako adimen klabea bai da. Beste adimenekin gertatzen den bezala, bere erabilera egokiak, eta bere eguneratzearekin hazi egin daiteke eta arlo profesionalean arrakasta izateko oinarrizko zutabea da.

Emozioen kudeaketaren mundu zoragarri hau ezagutzera gonbidatuak zaudete. Ikasturte honetan aukerarik izan ez baduzue aurrerago eskainiko diren aukerak aprobetxa ditzazuen eta adimen emozionalak eskaintzen dituen aukerak eta onurak baieztatu ditzazuen. Gure esperientziak eta orain arte parte hartu duten gurasoenak hori baieztatzen dute..

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago