Zerbitzuak | Salestarrak Magale Urnieta

Zerbitzuak

Zerbitzu ugari eskaintzen ditugu ikasle eta familiartekoentzat. Jantoki zerbitzutik hasi eta aisialdi kluba, lan-poltsa, aterpetxe edo udako ludotekara iritsi arte. Ezagutu itzazu guztiak eta jakin gehiago zure beharretara gehien egokitzen den zerbitzuari buruz.

Jantokia eguneroko zerbitzuarekin, behin-behinekoa edota janaria etxetik ekartzen dutenentzat

DBHko ikasleentzat, urritik maiatzera, zentroak bi aukera eskaintzen ditu:

  • Jantoki-zerbitzua.
  • Mikrouhin labea, janaria etxetik ekartzen duten ikasleek gainerako mahaikideekin batera berotu eta jan dezaten.

Behar bezala erabiltzeko funtzionamendu arauak:

  • Jantoki-zerbitzua behar duten ikasle guztiek aurreko egunean 15:00ak baino lehen jakinarazi beharko dute ikastetxeko idazkaritzan.
  • Hileroko ordainketa bankutik igaroko da hilabetea amaitutakoan, hil bakoitzaren 5ean.
  • Ikasle finkoei, gaixotasunaren kasuan (edo justifikatutako arrazoiren baten kasuan) ez etortzeak kenduko zaizkie, baldin eta aurreko egunean, 15:00ak baino lehen, ikastetxeko idazkariari jakinarazten bazaio. Kasu horretan, egun horretan 2,50 € baino ez zaizkio kobratuko ( % 33).
  • Jantoki-zerbitzuan borondatezko baja hartzeko, idatziz egin beharko da, ikastetxeko idazkaritzan, astebete lehenago.
  • Ikasleak ezin izango dira eskolatik irten jantokian (13:15 – 15:00).

Aisialdi kluba – Bosko Anitz

Ikasturteko larunbat guztietan

Bosko Anitz aisialdiko kluba da, eta bertan larunbatero, 9 urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako hainbat jarduera egiten dira (Lehen Hezkuntzako 4. maila).

Larunbatero, Urnietako eta inguruko beste neska-mutil batzuekin topo egin dezakete, alaitasun eta sormen giroan ondo pasatzeko gogo handiarekin.

 

Klubaren ordutegia | 15:30 – 19:30

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 2. mailara: Jolasak, txapelketak, futbolina, ping-ponga, tailerrak (kantua, eskulanak, zinema, dantza, antzerkia, etab.), filmak, txangoak (TxuriUrdin, Bilboko PIN, Ondarreta-Igeldo, etab.), elkarbizitzak, jaialdiak (Don Bosco, Onyi, etab.), inauterietako konpartsa, etab.

Gazte Zentroaren ordutegia | 15:30 – 21:00

DBHko 3. mailatik aurrera: Gazteak beraiek dira aisialdiko protagonistak.

Gainera, Klubeko txikiei laguntzen zaie.

Begirale talde aparta zain izango duzu ondo pasatzeko gogoz, aisialdi hezigarrian, Salestarrak Magale Urnietako Bosko Anitzeko lokaletan.

Ez izan zalantzarik gurekin primeran pasatzeko lagunak, lehengusuak eta ezagunak gonbidatzeko. Zalantzarik baduzu, boskoanitz@gmail.com helbidera idatz dezakezu.

Anima zaitez, gonbidatuta zaude!

 

Izen-ematea

Izena emateko, honako hau eman behar duzu:

  • Izena emateko orria beteta
  • Argazki bat (bazkide txartelerako)
  •  22 €(urteko partaidetza-kuota)

Izena emateko orria

Lan-poltsa

Prestakuntza, aholkularitza eta laneratzea.

Salestarrak Magale Urnieta ikastetxeko Lan Poltsaren helburua ikasketak amaitzean ikasleak laneratzea sustatzea da, kasu bakoitzerako lan eskaintzarik onenak aztertuz.

Prestakuntzan zehar, ikasleek enpresekin harremana dute, enpresetako hizlariekin egindako jardunaldietatik abiatuta, enpresetara bisitak eginez eta ikasketak Lantokiko Prestakuntzarekin amaituz.

Prestakuntza hau orientazio praktiko eta enpresetara bideratua dago, Praktika Arruntekin (LP), Ikas-ekinezko Erregimeneko Prestakuntza Dualarekin eta Atzerriko Praktikak ERASMUS Programarekin.

Gainera, Enpresetako Praktiken (LP) garapena koordinatzen da, eta Etengabeko Prestakuntzako eta Lanerako Prestakuntzako ikastaroen jarraipena egiten da.

Gure lan-poltsan sartu nahi baduzu, eskatzen dizkiguten lan-eskaintzetarako curriculuma bidal diezagukezu.

Bidali curriculuma

Orientazio akademikoa

Gure ikasleak pertsonalki entzun eta gidatzen ditugu.

  • Gure orientatzailea arduratzen da tutoretza-jarduera programatzeaz, tutoreekin lankidetzan aritzeaz ikasleen eta haien familien orientazio akademikoan, eta ikaskuntzan dibertsifikatzeko eta pertsonalizatzeko premiei erantzuteaz.
  • Garrantzi berezia du ikasleek gogoeta egin eta etorkizuneko ikasketak aukeratu behar dituzten mailetan: DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan.

Arduraduna:

Elketa aterpetxea

Aisialdiko taldeentzako aterpetxea

Elketa aterpetxe bat da, batez ere parrokia edota aisialdiko elkarteekin lotura duten taldeen prestakuntza eta aisialdiko jardueretarako topaketak eta elkarbizitzak bultzatzea helburu duena.

Erabilera baldintzek autonomia handia ematen diote talde egoiliarrari, eta autonomiaz ezartzen dituzte ordutegiak eta jarduerak.

Elketa Aterpetxea Urnietan dago, Donostiatik 12 kilometrora, eta errepidez, autobusez edo trenez oso ondo komunikatuta dago.

Ordutegia

Jardueraren ordutegia talde bakoitzak bere beharren arabera ezartzen du.

Instalazioak

  • 70 ohe (ohatzeak), 4 eta 26 litera bitarteko logeletan banatuta.
  • Komun eta dutxa komunak.
  • 50-60 pertsonentzako sukaldea eta jangela.
  • Talde handi eta txikientzako aretoak.
  • Kapera.

Autokudeaketa-araubidea

  • Talde bakoitzak bere kontura antolatu behar ditu ordutegia, sukaldea eta behar duen guztia.
  • Talde bakoitza arduratzen da etxea garbitzeaz eta zaintzeaz egonaldiak irauten duen bitartean, eta alde egitean erabilera-baldintza onetan uzteaz.

Gutxieneko okupazioa

15 pertsonatik beherako taldeak ez dira onartzen. Hala badagokio, horixe da fakturatu beharreko gutxieneko pertsona kopurua.

Erreserbatu ahal izateko

  • Elkartearen eta/edo arduradunaren izena.
  • IFK (edo, hala badagokio, NAN).
  • Helbidea eta posta-kodea. Herria.
  • Pertsona kopurua, guztira.
  • Iristeko gutxi gorabeherako eguna eta ordua.
  • Irteera eguna eta ordua, gutxi gorabehera.

Kontaktua

Alfonso – 659 565 360 (bulegoko ordutegia)
pakeleku@salesianosurnieta.com
Ergoien auzoa, 6 – 20130 Urnieta

Guraso eta ikasleentzako laguntza

Laguntza pertsonalean, Orientazio eta Emozio Unitatetik, ikastetxeko ikasleei zein gurasoei erraztaile batekin partekatzeko eta lan egiteko aukera eskaini nahi dizuegu. Zuen bizitzako alderdiak, nolabait zuen arreta, kezka, interesa merezi dutenak elkarbanatzeko aukera eskaintzen da. Lagungarri izan daiteke akonpainamendu hori ondorengoa nahi izanez gero:

  • Zure helburuak lortzen saiatu.
  • Maila pertsonalean eta profesionalean orientatzea.
  • Erabakiak hartzen ikastea.
  • Pertsonalki ahalduntzea.
  • Zure motibazioa handitzea.
  • Nahastetik ateratzea.
  • Sakon entzuna izatea.
  • Errepikatzen ari den egoera emozional batetik ateratzea.

Nola egiten da hori guztia? Astean ordubete bilduta, bi aldeentzat bateragarria den egun eta une batean, hainbat astez, beharrezkoa den unera arte. Horretarako, konfiantza, segurtasun eta konfidentzialtasun giroa sortzen saiatzen gara, irekita sentitzeko eta sakontasunez lan egiteko prest sentitzeko. Zerbitzua doakoa da.

Ikasturteko edozein unetan akonpainamendu aukera hau behar izanez gero, ondorengo bete ezazu izena emateko inprimakia bete behar da.

Ikasleentzako izen-emate formularioa
Gurasoentzako izen-emate formularioa

Harrera goiztiarra

Goizeko 7: 30etik aurrera gure zentroko ateak zabalik egoten dira. Goizeko zaintza-zerbitzura hurbiltzen diren ikasle guztiek eskulanak egin eta ingurune familiar eta euskaldun batean egingo diren jarduerez gozatu ahal izango dute. Gainera, hainbat adin-tartetako ikaslerekin harremanak estutzeko aukera izango dute.

Bestalde, aipatu behar dugu haurtzaindegia ikastetxeko ikasle txikienentzat eskuragarri dagoela 18: 00ak arte. Hori dela eta, 2 urteko ikasleek aukera dute arratsaldetan zaintza-zerbitzua jasotzeko, baldin eta gutxienez talde bat osatzen bada.

Ordutegia:

Goizez: 7:30 – 9:00 (0-12 urte)
Arratsaldez: 16:30 – 18:00 (0-3 urte)

Lekua:

0-3 urte: Haurtzaindegiko eraikinean.
4 urte – LH 6: Lehen Hezkuntzako eraikinean.

Udako ludoteka

Udan ondo pasatzeko gunea

Haurrek hainbat jardueraz gozatzeko aukera dute ludotekan. Naturarekin harremanetan, euskal kulturaz gozatuz eta familia giroan. Irudimenari korrika egiten uzteko eta tailer sortzaileekin ikasteko espazioa, hala nola globoflexia, eskulanak, talde-dinamikak, horma-irudiak eta beste hainbat jarduera.

Egutegia

Ekaina eta uztaila

Zerbitzuak

  • Goizeko zerbitzua
  • Jantokia

Ordutegia

Goizeko zerbitzua: 7:30etik 9:00etara
Goizeko zerbitzua behar ez dutenentzat, sarrera 9:00etatik a 9:30era izango da.

Irteerak:
12:00 – 12:30
13:30 – 14:00
15:45 – 16:30

Lehen egunetik ekarri behar diren gauzak

  1. Dena izenarekin markatuta.
  2. Gailetak (pakete bat ume bakoitzeko)
  3. Bata bat (tenperak erabiltzen direnerako).
  4. Bi eta hiru urterekin, motxila aldatzeko arroparekin.
  5. Jangelarako: baberoa eta hortzetako eskuila.

Igerilekuaren egunean

Garrantzitsua da bainujantzia jantzita eta eguzkitarako krema emanda etortzea, baita motxila, toalla, txankletak eta plastikozko poltsa ere.

Prezioa

Izena ematen duten haurren kopuruaren arabera ezarriko da.

Gehiago jakin nahi duzu?
Ez izan zalantzarik eta eskatu informazio gehiago.

Pozik hartuko zaitugu.