MENUA 

Automatizazioa eta Robotika Industriala

ZIKLO MENUA

Honako hauetan lan egingo duzu...

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria tituluakin, makineria automatizatua duten enpresetan hainbat lanpostutan lan egiteko gai izango zara.

Profesional honek sistema automatiko industrialekin lotzen diren enpresa publikoetan eta pribatuetan egiten du lan, automatizazio industrialeko sistemak diseinatzearen, muntatzearen eta mantentzearen arloetan.

Enpresak

  • Elektronika enpresetan: segurtasun, igogailu...
  • Robotika enpresetan.
  • Orokorrean makinerien fabrikazioko enpresetan.
  • Sistema Automatikoak muntatzeko eta abiarazteko enpresetan.
  • Etab.

Lanpostuak

  • Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
  • Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
  • Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
  • Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
  • Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
  • Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
  • Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
  • Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
  • Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
  • Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
  • Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.
  • Freelance bezala, zure enpresa sortuko duzu (UrratsBat Programa).

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago