MENUA 

Automatizazioa eta Robotika Industriala

ZIKLO MENUA

Zer ikasiko dut ziklo honetan?

Goi Mailako Ziklo honetan automatizazio industrialean oinarrituriko teknologiak ezagutu, ikasi eta erabiliko dituzu.

Automatikoki funtzionatzen duten instalazioen diseinua, muntaia, abian jartzea eta mantentzea arduratzeko gai izango zara. Instalazio hauetan elektrizitatea, elektronika, robotika, automata desberdinen programazioa, pneumatika, hidraulika, etab… uztartzen dira.

Titulazio honek makina bat lanpostuetan lan egiteko aukera ematen dizu eta industri arloko hainbat enpresetan.

Atazak

  • Tresneria eta sistema automatikoetan matxurak antzeman eta konpondu.
  • Tresneria eta sistema automatikoak muntatu eta prest jartzea beharrezko diren argibideak ezarriaz.
  • Robot industrialak programatu eta kontrolatu.
  • Zehaztapen teknikoak aztertu eta baita tresneria eta sistema automatikoei loturiko dokumentazioa ere.
  • Komunikazio industrialeko sareak eta sare lokalak prestatu, ezarri eta mantendu.
  • Kalitate eta fidagarritasun zehaztapenak finkatu ekipamendu eta instalazio automatikoetarako.
  • Tresneria eta sistema automatikoen muntaia eta mantentze tailer bat kudeatu eta bideratu.

Aplikazio eta Ekipanenduak

  • AutoCAD: zirkuitoak, piezak, mihiztatzeak... marraztu eta diseinatzea.
  • ePlan: gero muntatuko dituzun zirkuitu elektrikoak diseinatzea.
  • Arduino: Arduino-rekin proiektuak gauzatzea.
  • Siemens: mundu mailan ospetsua den marka honetako materiala erabiltzea.
  • Schneider: mundu mailan ospetsua den marka honetako materiala erabiltzea.
  • Roboguide: Fanuc markako roboten simulagailu hau erabiltzen ikastea.
  • Fanuc: mundu mailan ospetsua den marka honetako robotak erabiltzea.
  • SMC: fabrikatzaile japoniar honen maketak eta zelula malgua erabiltzea.

Eta gero zer?

  1. Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  2. GM-ko LH-ko beste ziklo bat modulu profesionaletatik baliozkotzeak gauzatzeko, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  3. Unibertsitate irakaskuntzak baliozkotzeak gauzatzeko, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  4. Lan merkatua.

Materiak / Ikasgaiak

1. MailaOrduak
Sistema elektrikoak, Pneumatikoak eta Hidraulikoak165
Sistema Sekuentzial Programagarriak165
Neurketa eta Erregulazio-sistemak165
Potentzia-sistemak198
Dokumentazio Teknikoa99
Industria-Informatika99
Laneko Prestakuntza eta Orientabidea99
2. MailaOrduak
Sistema Programagarri Aurreratuak120
Industria-Robotika100
Industria-Komunikazioak140
Automatizazio Industrialeko Sistemen Integrazioa140
Enpresa eta Ekimen Sortzailea60
Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Proiektua50
Ingeles Teknikoa40
Lantokiko Prestakuntza360

Egutegia eta Ordutegia

MAILA1.2.
Astelehenetik OstiraleraGoizezGoizez
Ordutegia8:05 ~ 14:108:05 ~ 14:10
Epea
 
Iraila - Ekaina
 
Iraila - Martxoa
Apirila - Ekaina: Praktikak (L.P.)

Hezkuntza Modeloa

Garapen akademikoa gure inguruko enpresen bi beharrei, langileenei eta teknikoei, erantzuteko diseinatua eta pentsatua dago. Horretarako enpresetatik lortzen dugu informazioa.

Urnietako Salesiarretako ikasleak lan-munduan eta industrialean sortu daitezkeenen proiektuen oso antzeko planteamenduekin aurkitzen dira.

Ikaskuntza prozesuak beharrezkoa den teoria eta praktika eta proiektu ugari uztartzen ditu; hauekin guztiekin lan-munduan arrakastaz murgiltzeko behar diren gaitasunak lortzen dira.

Jarduera hauek garatzeko hainbat informatika gela eta tailer dauzkagu, non zikloaren kontzeptu nagusiak praktikan jartzen diren ikasturte hasieratik bertatik.

Talde-lana funtsezkoa da gaur egungo enpresetan, horregatik gure filosofiaren ezaugarri garrantzitsua da.

Sormenezko teknikak erabiltzen dira ideiak suspertzeko eta gure proiektuak garatzeko.

Ondorioz, Lanbide Heziketako ikaslegoan motibazio maila altua lortzen dugu.

Teknologi berriak gure lan erremintak dira.

Eta garrantzitsuena, pertsonetan oinarrituriko diseinu bat da, bere erosotasunean eta erabilgarritasunean.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago