Norberak etxetik bazkaria ekarriz gero badago aukera bertan berotu eta gainontzeko kideekin jateko.
Erabilpen egokirako jarraibideak:
Jangelaren zerbitzua noizbehinka erabili nahi duten ikasleek bezperan abisatu beharko dute idazkaritzan 15:00ak baino lehen.
Hileko kuota banketxetik pasako da hurrengo hilaren 5ean.
Jangelaren erabilera finkoa duten ikasleei dagokienean, gaixotasun edo justifikatua dagoen hutsegiteak ez dira kontatuko, baldin eta idazkaritzan bezperatik abisua ematen baldin bada (15:00ak baino lehenago).Kasu horretan, 2€ soilik kobratuko zaizkio (%33a) erabiltzaileari.
Jangelako zerbitzua utzi nahi izanez gero, idatzi bat aurkeztu beharko da idazkaritzan astebeteko epearekin.
Jangelako zerbitzuko ordutegian ikasleek ezingo dute eskolako instalazioetatik atera (13:15-15:00).
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago