MENUA 

Bakarkako laguntza gurasoak

ORIENTAZIO ETA EMOZIOEN UNITATEA

Laguntza pertsonaletan, ORIENTAZIO ETA EMOZIOEN UNITATEtik bideratzaile batekin zuen bizitzako zenbait alderdiren inguruan lan egiteko eta partekatzeko aukera eskaini nahi dizuegu, nolabait zuen arreta, ezinegona, interesa eta, agian, kezka sortzen duten alderdiak, hain zuzen ere. Kasu hauetarako izan daiteke lagungarria:.

  • Zure helburuak lortzen saiatzeko.
  • Maila pertsonal eta profesionalerako orientazioa jasotzeko.
  • Erabakiak hartzen ikasteko.
  • Zure burua ahalduntzeko.
  • Zure motibazioa handitzeko.
  • Nahasmen egoera batetik irteteko
  • Diozuna sakontasunez entzuteko
  • Errepikatzen ari den egoera emozionalen batetik irteteko.

Laguntze prozesu hau bideratzailearekin astean ordu betez bilduz egingo litzateke, bientzat bateragarria den egun eta uneren batean, hainbat astez, harik eta amaitzeko unea iritsi dela konturatzen garen arte. Horretarako, konfiantza, segurtasun eta konfidentzialtasun giro bat sortzen saiatuko gara, modu irekian eta sakontasunez lan egiteko prest senti gaitezen. ORIENTAZIO ETA EMOZIOEN UNITATEAk eskaintzen duen laguntza hori doakoa da.

Ikasturtearen edozein unetan laguntza jasotzeko interesa sentitzen baduzu, esteka honetan duzu eskaera egiteko inprimakia.

Ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago